Ondare Aretoa: Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Laura Freixas: Sylvia Plath “emakumea eta jenioa izan al daiteke?”

Ondare Aretoa: Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Laura Freixas: Sylvia Plath “emakumea eta jenioa izan al daiteke?”
  • Noiz

    2018/03/07

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Oharra: Ondare Aretoko sarrera doakoa izango da aretoa bete arte (gehienez: 200 pertsona).

Historia ofiziala gizonen historia da.

Gure emakume arbasoei buruz gutxi hitz egiten da eta gure kultur ondarearen zati handia baztertzen duen isiltasun horrek historia faltsutzeaz gain, egungo gizartean emakumeen pentsamendua baldintzatzen du, erreferentziarik gabe utzi baitzaie.

Hitzaldi ziklo honen helburua ebakitako historia osatzea da; hala, gure emakume arbaso batzuen bizia eta lana zabalduko da, besteak beste, Marie Curie zientzialari aparta, Ignacia de Zabalo euskal kulturaren aitzindaria, Sylvia Plath olerkari bizi eta argia eta Marga d´Andurain bidaiari ausarta edo Tina Modotti argazkilaria.

Horiek guztiak emakume modernoak, XX. mendekoak, dira, baina legatuari erreparatuz klasikoak direla deritzogu.

Aurkezpena: Josune Muñoz
Hizlaria: Laura Freixas
Adimentsua, handinahia, langilea eta bizizalea, baita bortitza eta depresiboa ere, Estatu Batuetako Sylvia Plathek (1932-1963) “munduan emakume izateaz zoriontsu sentitzen zen olerkari bakarra” izan nahi zuen. Ildo horri eutsiz, hurrengo helburuak zituen: obra bikainak idaztea, maitemintzea, dirua irabaztea, bidaiatzea, seme-alabak izatea…

Guztia eskuratu nahi zuen eta zergatik ez?... Alajaina, emakumea zelako eta emakumeek hautatu behar dutelako: amodioa edo arrakasta. Bera, behintzat, horren beldur zen.

Ted Hughes bere bizian agertu zenean, zalantza argitua zuela uste izan zuen.

Gizon dotorea, indartsua, talentuzko poeta, bera olerkari bezala errespetatzen zuena zen. Baina gauzak okertu ziren.

Plath, bere eskutik, gazteegia hil zen. Dena den, material baliotsua utzi du emakumeak sormenean jardutearen arazoari buruz hausnarketa egiteko.

Kontuan hartu behar da gaur egun oraindik ez dagoela inolaz konpondua.

Laura Freixas (Bartzelona, 1958) idazlea da. Kontaketak, eleberriak, entseguak eta autobiografia argitaratu ditu. 1996. urtean Madres e hijas kontakizunen antologia koordinatu eta sarrera egin zuen.

La Vanguardia egunkarian zutabea idazten du eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan irakasle gonbidatua izan da. Klasikoak eta Modernoak kulturan genero berdintasunerako elkartearen ohorezko lehendakaria dugu. Bere lan berrienak ondorengo eleberriak dira: Los otros son más felices (2011); El silencio de las madres eta otras reflexiones sobre las mujeres en la cultura (2015) kontakizunen bilduma; baita egunkariaren bi liburuki ere: Una vida subterránea. Diario 1991-1994 (2013) eta Todos llevan máscara. Diario 1995-1996 (2018).

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Oharra: Klasikoak & Modernoak, Hitzaldien zikloa
Klasikoak & Modernoak zikloaren hitzaldiak, hasiera batetan Foru Liburutegiaren 2. solairuko Hitzaldien Aretoan iragarrita, beste kokapen honetan izango dira:
Ondare Aretoa
Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoaren 1. solairua (María Díaz de Haro kalea 11. 48013-Bilbo)
Hasieratik iragarritako data eta ordutegietan, berriz, ez da aldaketarik egongo.

Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte (gehienez: 200 pertsona).

Hitzaldiak streaming-en bidez eskainiko dira.

 

Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Klasiko_berriak%202018.pdf?hash=87148febe6618d6a5b61adecad38adef

Hizkuntza: Gaztelera

Antolaketa
Bizkaiko Foru Aldundia
Euskara eta Kulturako Saila
, Kultur Jarduera eta Argitalpenen Atala
Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, Berdintasuna, Kooperazioa eta Aniztasuna Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa
946082487
kulturjarduerak@bizkaia.eus

 

Eta gainera