Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Josune Muñoz: Ignacia de Zabalo “XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeen ekarpena”

Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Josune Muñoz: Ignacia de Zabalo “XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeen ekarpena”
  • Noiz

    2018/02/28

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Historia ofiziala gizonen historia da.

Gure emakume arbasoei buruz gutxi hitz egiten da eta gure kultur ondarearen zati handia baztertzen duen isiltasun horrek historia faltsutzeaz gain, egungo gizartean emakumeen pentsamendua baldintzatzen du, erreferentziarik gabe utzi baitzaie.

Hitzaldi ziklo honen helburua ebakitako historia osatzea da; hala, gure emakume arbaso batzuen bizia eta lana zabalduko da, besteak beste, Marie Curie zientzialari aparta, Ignacia de Zabalo euskal kulturaren aitzindaria, Sylvia Plath olerkari bizi eta argia eta Marga d´Andurain bidaiari ausarta edo Tina Modotti argazkilaria.

Horiek guztiak emakume modernoak, XX. mendekoak, dira, baina legatuari erreparatuz klasikoak direla deritzogu.

Aurkezpena: Laura Freixas
Hizlaria: Josune Muñoz
Hitzaldi hau nagusiki ikustekoa da eta Ignacia de Zabalo (Donostia 1905-Bartzelona 1939) irudigilearen irudi eta sormenaren bitartez XX. mendearen hasieran euskal kulturari emakumeek egindako ekarpena berreskuratuko da, ez baita oso ezaguna.

De Zabaloren biziak eta lanak, Nor-Nai (edozein) izengoitiz sinatuak, izan zituzten zailtasunak islatzen dituzte.

Eremu guztietan aitzindariak izan ziren, ahaide gizonen itzalpean hazi ziren, gizarteak horientzat gordetzen baitzuen prestakuntza eta ogibide liberaletarako bidea; emakumeen aldetik, ordea, apaltasuna eta sakrifizioa espero ziren.

Hala eta guztiz ere, Ignacia de Zabalok nortasunez eta modernotasunez betetako ikusizko obra sortu zuen eta guda zibilean heriotza aurkitu zuenean zapuztu zen.

Josune Muñoz (Bilbo, 1967) euskal filologoa eta literatura kritikari feminista da; literatura eta komikia ikertzean, berreskuratzean, aztertzean eta irakastean aditua da, hori maila historikoan eta geografikoan emakumeek sortu badute eta arreta berezia jarri dio euskal emakumeen literaturari.

2003. urteaz gero Bilbon Skolastika literatur proiektu elebiduna zuzentzen du. Bertan literatura kritika feministan metodologiari buruzko ikastaroak eta mintegiak irakasten dira, baita hitzaldiak eta bestelako kultur jarduerak garatu ere. 5.000 liburuki baino gehiagorekin liburutegi espezializatua du.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Klasiko_berriak%202018.pdf?hash=87148febe6618d6a5b61adecad38adef

Hizkuntza: Gaztelera

Antolaketa
Bizkaiko Foru Aldundia
Euskara eta Kulturako Saila
, Kultur Jarduera eta Argitalpenen Atala
Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, Berdintasuna, Kooperazioa eta Aniztasuna Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa
946082487
kulturjarduerak@bizkaia.eus

Doako sarrera aretoa bete arte (gehienez 50 pertsona)

Eta gainera