Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Cristina Morató: Marga d’Andurain “Ekialde Hurbileko espioia eta abenturazalea”

Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Cristina Morató: Marga d’Andurain “Ekialde Hurbileko espioia eta abenturazalea”
  • Noiz

    2018/03/14

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Historia ofiziala gizonen historia da.

Gure emakume arbasoei buruz gutxi hitz egiten da eta gure kultur ondarearen zati handia baztertzen duen isiltasun horrek historia faltsutzeaz gain, egungo gizartean emakumeen pentsamendua baldintzatzen du, erreferentziarik gabe utzi baitzaie.

Hitzaldi ziklo honen helburua ebakitako historia osatzea da; hala, gure emakume arbaso batzuen bizia eta lana zabalduko da, besteak beste, Marie Curie zientzialari aparta, Ignacia de Zabalo euskal kulturaren aitzindaria, Sylvia Plath olerkari bizi eta argia eta Marga d´Andurain bidaiari ausarta edo Tina Modotti argazkilaria.

Horiek guztiak emakume modernoak, XX. mendekoak, dira, baina legatuari erreparatuz klasikoak direla deritzogu.

Aurkezpena: Josune Muñoz
Hizlaria: Cristina Morató 
Marga d´Andurainek (1893-1948) abentura eleberri onenaren bizi bera izan zuen.

Baionako familia burgesean jaio zen eta britainiarrentzat espioi bezala jardun zuen, Siriako basamortuan hotela izatearekin batera. Gainera, Mekan sartzen zen mendebaldeko lehenengoa izatea helburutzat hartu zuen.

Horretarako, beduino batekin ezkondu zen eta islam bere erlijio bihurtu zuen.

Arabiako bihotzera egindako bidaian ia heriotza aurkitu zuen.

Europara itzuli zenean, naziek hartutako Parisen opioarekin trafikatzen aritu zen eta bere egunak tragikoki amaitu zituen Tangerren.

Garaiko prentsa sentsazionalistak Basamortuko Mata Hari goitizenez batailatu zuen.

Cristina Morató Gunichard (Bartzelona, 1961) argazkilaria, kazetaria eta idazlea da. Oso gaztetatik munduan zehar ibili da eta erreportaje nahiz artikulu ugari egin ditu Latinoamerika, Asia, Afrika eta Ekialde Hurbilean.

Bidaiak telebistako programak zuzentzearekin eta prentsan nahiz irratian kolaborazioak egitearekin partekatu ditu.

Iritzi zutabea du Mujer de Hoy (ABC) gehigarrian.

Espainiako Geografia Sozietatearen kide fundatzailea da eta Londresko Royal Geographic Society erakundearen barruan dago.

Historiako emakume bidaiari eta esploratzaile handiak ez ahazteko interes handia du eta horretan oinarrituta, besteak beste, ondorengo liburuak idatzi ditu: Viajeras intrépidas y aventureras, Las Reinas de África, Las Damas de Oriente, Divina Lola eta Cautiva en Arabia (2009), Marga d’Andurainen biografia.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Klasiko_berriak%202018.pdf?hash=87148febe6618d6a5b61adecad38adef

Hizkuntza: Gaztelera

Antolaketa
Bizkaiko Foru Aldundia
Euskara eta Kulturako Saila
, Kultur Jarduera eta Argitalpenen Atala
Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, Berdintasuna, Kooperazioa eta Aniztasuna Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa
946082487
kulturjarduerak@bizkaia.eus

Doako sarrera aretoa bete arte (gehienez 50 pertsona)

Eta gainera