PREMIAZKO OHARRA: GAURKO HITZALDIA BERTAN BEHERA GELDITUKO DA. Ondare Aretoa: Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Carmen Alborch: Tina Modotti: “sormen pasioak”

PREMIAZKO OHARRA: GAURKO HITZALDIA BERTAN BEHERA GELDITUKO DA.
  • Noiz

    2018/03/21

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Oharra: Ondare Aretoko sarrera doakoa izango da aretoa bete arte (gehienez: 200 pertsona).

Historia ofiziala gizonen historia da.

Gure emakume arbasoei buruz gutxi hitz egiten da eta gure kultur ondarearen zati handia baztertzen duen isiltasun horrek historia faltsutzeaz gain, egungo gizartean emakumeen pentsamendua baldintzatzen du, erreferentziarik gabe utzi baitzaie.

Hitzaldi ziklo honen helburua ebakitako historia osatzea da; hala, gure emakume arbaso batzuen bizia eta lana zabalduko da, besteak beste, Marie Curie zientzialari aparta, Ignacia de Zabalo euskal kulturaren aitzindaria, Sylvia Plath olerkari bizi eta argia eta Marga d´Andurain bidaiari ausarta edo Tina Modotti argazkilaria.

Horiek guztiak emakume modernoak, XX. mendekoak, dira, baina legatuari erreparatuz klasikoak direla deritzogu.

  • Aurkezpena: Josune Muñoz
  • Hizlaria: Carmen Alborch
    Ikasleak maisua gainditu zuen.

Tina Modottik (Údine, Italia, 1896-Ciudad de México, 1942) eskola hamabi urterekin utzi zuen ehungintzaren fabrikan jarduteko. Hamazazpi urte bete zituenean San Frantziskora joan zen.

Argazkilari modura bere talentua Edward Westonen eskutik aurkitu zuen, hain zuzen ere, bera izan zen maisua eta, aldi berean, maitalea.

Baina urrunago joan zen, bere burua bilakatu zuen eta iraultza iritsi zen. 1923. urtetik 1930. urtera Mexikon bizi izan zen eta Alderdi Komunistan afiliatu zen.

Moskun egon zen, baita Espainiako guda zibilean ere; Nazioarteko Brigadetan izena eman zuen eta Gerda Taro nahiz Robert Capa ezagutu zituen.

Gizarte borroka eta desberdintasunak dokumentatu zituen, zuzenean jasan ostean. Bere ibilbidea laburra eta bizia izan zen.

Emakume sutsua, biziaren eta artearen arteko tentsioa adierazi zuena.

Carmen Alborch Bataller (Castelló de Rugat, 1947) Valentziako Unibertsitatean ohorezko irakaslea da eta Zuzenbide Fakultateko dekanoa izan zen.

Institut Valencià d’Art Modern (IVAM) zuzendu du, Kultura ministro modura aritu da, Valentzia ordezkatuz diputatu eta senataria izateaz gain; RTVEko Kontrol Batzordeko buruaren eta Emakumeen Eskubide eta Aukera Berdintasunerako Batzordeko buruaren karguak ere bete ditu.

PSPV-PSOEren Consell Nacional d’Igualtat erakundean buru da.

Bere argitalpen akademikoekin batera, literatura jarduera azpimarra daiteke, bereziki, Solas (hainbat hizkuntzatara itzulia eta berrogeita hamar edizioetara iritsi zena), Malas, Libres, La Ciudad y La Vida eta Los Placeres de la Edad lanak.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Oharra: Klasikoak & Modernoak, Hitzaldien zikloa

Klasikoak & Modernoak zikloaren hitzaldiak, hasiera batetan Foru Liburutegiaren 2. solairuko Hitzaldien Aretoan iragarrita, beste kokapen honetan izango dira:

Ondare Aretoa
Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoaren 1. solairua (María Díaz de Haro kalea 11. 48013-Bilbo)

Hasieratik iragarritako data eta ordutegietan, berriz, ez da aldaketarik egongo.

Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte (gehienez: 200 pertsona).

Hitzaldiak streaming-en bidez eskainiko dira.

Egitaraua

http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Klasiko_berriak%202018.pdf?hash=87148febe6618d6a5b61adecad38adef

Hizkuntza:

Gaztelera

Antolaketa

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Euskara eta Kulturako Saila, Kultur Jarduera eta Argitalpenen Atala
  • Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, Berdintasuna, Kooperazioa eta Aniztasuna Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa

946082487
kulturjarduerak@bizkaia.eus

Eta gainera