Hits: Tricicle

  • Noiz

    2017/09/13(e)tik 2017/10/01(e)ra

  • Non

    Teatro Arriaga Antzokia

  • Web

    Bisitatu

Hits: Tricicle

Bilbao

Badirudi baietz, Tricicleren azken bira izango dela.

HITS: Badirudi baietz, Tricicleren azken bira izango dela.

Zer da HITS?

HITS antzezlana (izenak berak adierazten du) Tricicleren onenaren bilduma da, edo ia onenarena, esketx batzuk alde batera utzi behar izan dituztelako, nahitaez. Hala eta guztiz ere, egin duten ikuskizunik luzeena da, ehun minutu irauten baitu.Gagez josiriko antzezlan bat da eta, diren guztiak ikusiko ez ditugun arren, ikusiko ditugun guztiak on-onak izango dira.

HITS ikuskizunean (katalanez umore adimentsu, bizkor eta harrigarriaren akronimoa da: humor intel·ligent, trepidant i sorprenent) hamabi esketx laburtu eta, amaitzeko, laburpen zabal bat ikusiko ditugu. Laburpen zabal hori ikusleak arnasketa-kolapsoa izateko zorian utziko dituen gag labur-laburrez osaturik dago. Ia guztiak estreinatu zituzten moduan aurkeztuko dituzte, denborak ez baitie eragin, alde batera utzi edo aldatu dituzten alderdi teknologiko batzuk salbu.

Hirukote katalana betidanik ezagutzen dutenei HITS (asko) gustatuko zaie, eta haien seme-alaben seme-alabak harrituta (aho zabalik) utziko ditu; izan ere, belaunaldiz belaunaldi gero eta ikusle gehiago izan dituzte.

Ordutegia

Saioak

Irailan

  • 13. 20:00etan 
  • 14. 20:00etan 
  • 15. 20:00etan 
  • 16. 18:00etan eta 21:00etan
  • 17. 18:00etan 
  • 20. 20:00etan
  • 21. 20:00etan 
  • 22. 20:00etan 
  • 23. 18:00etan eta 21:00etan
  • 24. 18:00etan 
  • 27. 20:00etan
    Funtzio hori bertan behera utzi da
  • 28. 20:00etan 
  • 29. 20:00etan 
  • 30. 18:00etan eta 21:00etan
  • Urrian

    1. 18:00etan

    Argibide gehiago

    Tarifak

    9,50 - 36 euro/beherapenak

    Deskontu aplikagarriak:

    • Arriagako lagunentzat: % 10 emanaldi hauetarako: ostirala eta larunbata, 21:00; eta igandea.
    • Taldeentzat: % 15 (galdetu baldintzak leihatilan)
    • Gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33 baino desgaitasun handiagoa duten pertsonak: % 10 (galdetu baldintzak leihatilan)
    • Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

    Iraupena: 100 minutu

    Eta gainera