Hiru emakume

Hiru emakume
  • Noiz

    2018/03/15(e)tik 2018/03/18(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hiru ahotsek jarriko diote bizia gerraren aurkako olerki feminista eta hunkigarri honi.

Hiru emakume -Tres mujeres hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da, amatasuna ardatz duena.

Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea; bigarrena, sufritzen ari dena ezin duelako ama izan; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere.

Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen gerraren aurkako olerki feminista hau. Berak 1962an irakurri zuen BBCn, hil baino urtebete lehenago.

Orain, Mireia Gabilondok zuzendutako muntaia berri honetan, hiru aktorek hartu dute Plathen lekukoa, bere hitzei ahotsa emateko oholtza gainean.

Ordutegia

Saioak
Euskeraz

11:00etan
Taldeen saioa
20:00 etan

Gaztelaniaz
Martxoak 16 eta 17. 20:00etan 
Martxoak 18. 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak
8,50 - 20 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35era

Arriaga Antzokiaren produkzioa

Obra bi bertsiotan aurkeztuko da: euskaraz (martxoaren 15an) eta gaztelaniaz (martxoaren 16tik 18ra)

Eta gainera