Henri Michaux. Beste aldea

  • Noiz

    2018/02/02(e)tik 2018/05/13(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Henri Michauxen (Namur, Belgika, 1899 – Paris, Frantzia, 1984) sei hamarkadetako lan bisualaren aparteko berrikuspen gisa planteatzen da erakusketa hau; XX. mendeko arte eta literaturako pertsonaia sailkaezin, Francis Bacon edo Asger Jorn bezalako artista handientzako kultuzko erreferente izan da.

Michauxek 1920 eta 1930eko hamarkadetan marrazki eta gouachearekin egindako lehen esperimentuetatik abiatuta, artistaren esperimentazio-etapa anitzak aztertzen ditu Henri Michaux: beste aldea lanak, 1980eko hamarkada hasierako mihise gaineko azken obretara iritsi arte.

Parisko Michaux Artxibategiekin elkarlan estuan antolatua, 200 obra baino gehiago bilduko ditu erakusketak, horien artean paper gainean egindako lan argitaragabeak eta artxiboko material andana, bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuetako funtsekin batera.

Henri Michaux: beste aldea da Guggenheim instituzio batek autore horren obrari buruz egiten duen lehen erakusketa garrantzitsua, 1978an New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoko atzera begirako erakusketa antolatu zenetik.

Komisarioa: Manuel Cirauqui

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara 
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.
  • Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.
  • Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera