Harrizko eta Altzairuzko Memoriak. Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen omenezko monumentuak Euskadin (1936-2017)

Harrizko eta Altzairuzko Memoriak. Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen omenezko monumentuak Euskadin (1936-2017)
  • Noiz

    2017/12/15(e)tik 0201/09/16(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Erakusketa honetan, 30eko hamarkadaren bukaeratik gaur egunera arte Gerra Zibilaren biktimen oroimenez altxatutako monumentuen azterlana txertatu da, erakutsi nahi baita izan duten bilakaera euskal espazio publikoan.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerara arte biktima frankistak nonahikoak izan baziren ere, biktima errepublikarren memoriak alderantzizko bidea egin du, pasa baitira diktadurak zigor bezala ezarritako ahanzturaren zulotik gaur egun ikusgarritasun ukaezina izatera.

Ez dira alderatu nahi, inola ere ez, ez biktimak ezta gatazkak iraun bitartean alde batek zein besteak eragindako presioak ere. Historiaren arloko lan askok erakutsi dute desberdintasun nabarmenak daudela, bai sorrera eta helburuetan, bai izaeran eta ohituretan ere.

Erakusketa honen bidez, memoriaren mugimendu pendularra nabarmendu nahi da, eta aztertu nahi da monumentuek izan duten egiteko nabarmena, memoria berrindartzeko orduan eta azken hamarkada honetan gizarteak biktima errepublikarrak aitortzeko orduan ere.

Ordutegia

Martxotik irailera:

Astelehenetan:
Itxita (egun berezietan izan ezik)
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 19:00etara
Igandeetan:
10:00etatik 14:00etara

Urritik otsailera:

Astelehenetan:
Itxita (egun berezietan izan ezik)
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Igandeetan:
10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 5 €
  • Murriztua: 3 €
  • Aldi baterako erakusketara sarrera: 1 €
  • Gerra zibilaren aterpetxera + museora sarrera: 5 €
  • Doako sarrera: ICOM, 12 urtetik beherakoak, igandero eta egun berezi batzuetan (urtarrilaren 30a, Bake eta Ez Indarkeriaren Eskola Eguna; apirilaren 26a, Gernikako bonbardaketaren urteurrena; maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna; ekaina, Euskal Kostaldeko Museoen Eguna; irailaren 21a, Bakearen Nazioarteko Eguna; abenduaren 10a, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna).
  • Bisita gidatuak (aldez aurretik hitzordua eskatuta): 30 €/talde (gehienez 25 pertsonatako taldeak)

Eta gainera