Guggenheim marrazten

  • Noiz

    2017/10/15

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Marrazkiaren inguruko nazioarteko topaketa honetan, adin guztietako jendeak parte har dezake, marrazketaren gainean ezagutzak izan ala ez, munduan Guggenheim Museoa hartzen duten hiru hirietatik: Bilbo, New York eta Venezia.

Gozatzeko erreminta eta berezko diziplina artistikoa izateaz gain, artista eta baita arkitekto askorentzat ere (esate baterako, Frank Lloyd Wright eta Frank Gehry) sormen-prozesuaren abiapuntua da marrazkia.

Topaketaren premisa oso xumea da: bilatu Museoan gehien gustatzen zaizun zatia eta marraztu. Guk arkatza eta papera emango dizkizugu.

Ordutegia

10:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak
Doan (sarrera orokorraren baitan)

Eta gainera