Guggenheim Bilbao Museoa. Thomas Struth

  • Noiz

    2019/10/02(e)tik 2020/01/19(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Erakusketa honek Thomas Struth (1954) argazkilari alemaniar ospetsuaren lau hamarkadatik gorako ibilbide luzea dakarkigu, eta haren lanaren aldi desberdinen adibideak eta eragin handiko lanaren garapenaren atzean dauden gizarte-interesak topa ditzakegu bertan.

Municheko Haus der Kunst museoan egon da ikusgai lehenengo, eta orain arte Struthen lanaren inguruan egin den handiena da.

130 pieza baino gehiago biltzen ditu, tartean aurretik inoiz jendaurrean jarri ez diren obra goiztiar batzuk.

Artistaren artxiboko ikerketa-materiala ere lagungarria izango da Struthek azken urteotan zer ideia landu dituen jakiteko.

Arreta handiz prestatu da erakusketa, eta Struthen hasierako ideiak argi eta garbi definitutako obra multzoen parte diren irudiekin lotzen ditu; besteak beste, hauekin: Toki inkontzienteak (Unconscious Places), Erretratuak (Portraits), Museoko argazkiak (Museum Photographs), Paradisuko irudi berriak (New Pictures from Paradise) eta Gurtzarako tokiak (Places of Worship).

Horrela, elkarrizketa bat sortzen da sorkuntza horien eta beste batzuen artean: adibidez, Berlin proiektua (Berlin-Project) —1998an Klaus vom Bruch multimedia-artistarekin batera sortutako bideo-obra— edo haren azken argazki-seriea, Natura eta politika (Nature & Politics).

Era berean, elkarrizketa sortzen da lan horien eta Winterthurreko ospitaleko pabiloietarako egindako paisaia- eta lore-irudien artean ere, geroago Txikoria-belarraren logela (Löwenzahnzimmer) monografian bildutakoak.

Obren arteko lotura horiek agerian uzten dute Struthen gaitasuna analisia eta argazkigintza konbinatzeko; artistak hainbat gai eta teknika erabiltzen ditu, eta irudi txundigarri eta ahaltsuak sortzen.

Municheko Haus der Kunst erakundeak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

Komisarioak: Thomas Weski eta Lucía Agirre

Ordutegia

  • Asteartetik igandera:
    10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera