Guggenheim Bilbao Museoa. Jenny Holzer. Zera deskribaezina

  • Noiz

    2019/03/22(e)tik 2019/09/08(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Berrogei urteko ibilbidean, Jenny Holzer artista estatubatuarrak leku publikoetan nahiz nazioarteko erakusketetan aurkeztu ditu bere ideia, argudio eta nahigabe garratzak; hala nola, Veneziako Bienalean, New Yorkeko Guggenheim Museum-en eta Louvre Abu Dhabi-n.

Testua du adierazpide, kamiseta batean, xafla batean nahiz errotulu elektroniko batean idatzita egon.

Artistaren arte-ekoizpenak ezjakintasunari eta biolentziari egin die aurre umorea, adeitasuna eta ausardia baliatuta: 1970eko hamarkadan hasi zen New Yorken poster-sail bat ipintzen, eta paisaiaren eta arkitekturaren gaineko argi-proiekzioak egiteraino jarraitu du lanean.

2019ko martxoak 22tik irailak 9ra, Guggenheim Bilbao Museoak Jenny Holzerri eskainitako erakusketa aurkeztuko du; orain arte egindako zabalena da, eta Petra Joos aritu da komisario lanetan, artistarekin lankidetzan.

Erakusketak Frank Gehryren arkitektura goraipatuko du artistak beren-beregi espazio horietarako moldatutako instalazioekin.

Bertan izango diren lanen artean, honakoak daude: Truismo (Truisms) eta Saiakera supiztaileak (Inflammatory Essays) delako posterrak, testua bost hizkuntzatan hartuko dutenak; brontze urtuzko plakak, eta metalezko seinale esmaltatuak, Jenny Holzerrek kaleko artean izandako hastapenei erreferentzia egiten dietenak; horiekin batera, harrizko banku eta sarkofagoak inskripzio zizelkatuekin ere hartuko ditu erakusketak.

Artistaren artxibategiko marrazki, objektu eta oroitzapenek osatuko dituzte lan goiztiar horiek.

Publikoki plazaratu diren AEBetako gobernu-dokumentuen gaineko olio-pintura eta akuarelek azaltzen dute Holzerren erantzuna, I-11ko gertakarien ostean bertako gobernuak informazioa idatzi eta zabaltzeko moduaren aurrean.

Erakusketarako berariaz sortutako muntaia robotizatu berriak ere izango dira aretoetan: errotulu elektronikoek testua alde batetik bestera igaroko dute, baita erakusketa gunean dauden giza hezurrak argiztatu ere, batzuetan.

Halaber, Holzerren praktikan eragina izan duten artisten paperezko nahiz eskulturazko lanen hautaketa bat ere hartuko du erakusketak; besteak beste, Rosa Bonheur, Paul Klee, Louise Bourgeois, Paul Thek, Charles Burchfield, Kiki Smith, Lee Lozano eta Nancy Spero artisten obrak.

Komisarioa: Petra Joos, artistarekin elkarlanean

Ordutegia

Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera