Guggenheim Bilbao Museoa. Gerhard Richter. Itsas paisaiak

  • Noiz

    2019/05/24(e)tik 2019/09/09(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gerhard Richter (1932) Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehenago jaio zen, Dresdenen; gatazkaren ondoren, Ekialdeko Alemaniako parte izatera pasatu zen hiria.

Berehala, harresiaren beste aldean lantzen ziren informalismoarekiko eta espresionismoarekiko interesa piztu zitzaion, eta jaioterria utzi zuen.

Düsseldorfen kokatu ondoren, “argazkietan oinarritutako lehenengo margolanak” egin zituen.

Lan haiekin, artistak “hasiera berri bat” bilatzen zuen eta, nahiz eta aurretik era horretako piezak sortu izan, Richterrek uste zuen 1962 baino lehenagoko fotopinturak iraganean geratu zirela.

Tipologia horretako obren artean, itsas paisaiak 1960ko hamarkadaren amaieratik 1998ra landu zituen; urte hartakoa da Itsas paisaia(Seestück), Guggenheim Bilbao Museoko bildumaren parte dena.

Erakusketa honek obra horien multzo aipagarri bat aurkeztuko du lehenengo aldiz.

Obra horietan, egileak iturri tradizionaletara jotzen du (Caspar David Friedrich margolari erromantiko alemaniarraren paisaia malenkoniatsu eta atmosferikoak), baina baita oporretan bat-batean ateratako argazki ezagunetara ere, ikusmen-pertzepzioaren izaerari buruzko hausnarketa bat irudikatzeko.

Margolan eta marrazki horien bitartez, Richterrek irudikapenaren arazoa jartzen digu aurrez aurre, margotutako gainazalak eta argazki-erregistroak bat egiten baitute.

Horretarako, artistak pigmentu oso disolbatua aplikatu zuen, eta argazkien gainazal laua lortu.

Bat-bateko argazki batzuekin gertatzen den bezala, irudia desfokuratu zuen, askoz ere zailagoa izan zedin argazkia edo margolana den bereiztea.

Obra horietako batzuetan, bi irudi desberdinetatik hartutako zeruak eta itsasoak bat egiten dute; batzuetan, trukatu egin daitezke ia, eta geure pertzepzioaren esku geratzen da horiek identifikatzea.

Komisarioa: Lucía Agirre

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera