Guggenheim Bilbao Museoa. Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

  • Noiz

    2019/04/12(e)tik 2019/10/16(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Boloniako Arte Ederren Akademian ikasten ari zenean jada, Giorgio Morandik grabatuan eta paisaien eta natura hilen margolanetan jarri zuen arreta; hain zuzen ere genero horiek nagusitu ziren aurrerago haren ekoizpenean.

Nahiz eta hasieran maisu italiarren (esaterako, Giotto, Uccello eta Masaccio) eta, ondoren, Cézanneren, kubismoaren eta futurismoaren eraginpean egon, haren lana norabide metafisikoa hartzen joan zen. 1920tik, objektuen (botilak, edalontziak edo kutxak) eta paisaien errealitatea ikertzen aritu zen, eta funtsezko soiltasunera murriztu zuen.

Haren pintura batik bat figuratiboa izan zen, eta intentsitate, edertasun eta atenporalitate paregabeak dituelako bereizten da XX. mendeko gainerako arte piktorikotik.

Morandiren natura hilak eguneroko objektuetan oinarrituta daude; oso pertsonalak dira konposizioari, kromatismoari eta argiari dagokienez, eta muturreraino eramaten dute artistak purutasunerako, kontzentraziorako eta esentzialismorako duen grina.

Artistak berak esan bezala, mundu osoan zehar bidaiatu dezake batek, deus ikusi gabe.
Ezagutza eskuratzeko ez da beharrezkoa gauza asko ikustea, ikusten den horri izugarrizko arretaz begiratzea baizik.
.

Erakusketa honek Giorgio Morandiren obra begiztatzeko beste modu bat proposatzen du, orain arte aztertu ez zen ikuspegi batetik abiatuta, eta XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako hainbat eskolatako Antzinako Maisuek haren obran izan duten eragina aztertuta: hala nola, Espainiakoek (Greco), Boloniakoek (Jacopo Bassano, Giuseppe Crespi) eta Frantziakoek (Jean-Baptiste Siméon Chardin).

Komisarioa: Petra Joos

Ordutegia

  • Asteartetik igandera:
    10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera