Greco: Antonio de Covarrubias y Leivaren erretratua. Diego de Covarrubias y Leivaren erretratua

  • Noiz

    2017/05/10(e)tik 2017/10/17(e)ra

  • Non

    Bilboko Arte Ederren Museoa

  • Web

    Bisitatu

Diego de Covarrubias y Leivaren erretratua

Bilbao

Grecoren Museoko (Toledo) bildumako bi obra nabarmenen "Antonio de Covarrubias y Leivaren erretratua eta Diego de Covarrubias y Leivaren erretratua, neurri bereko bi olio (68 x 57 cm), Grecok 1600. urte inguruan pintatutakoak" aurkezpenarekin, Obra Gonbidatua programarekin konpromiso berri hasi da, eta, gainera, indartu egingo da, adituekin nahiz artistekin hitzaldiak eta topaketak antolatuz; horri esker, programak bitartekari lana egingo du publikoaren eta haien artean.

Grecoren obrak museoko 7. aretoan jarri dira ikusgai. XVI. mendeko eta XVII. mende hasierako gorteko erretratuei eskainita dago, handitasunaren ideiaren eta dinastien interesen zerbitzura jarritako boterearen irudikapen gisa. Felipe II.aren, haren arreba Joana Austriakoaren eta Felipe Manuel Savoiakoa ilobaren erretratuek osatzen duten sekuentzia piktorikoa Habsburgotarren gorte espainiarrean ireki zuen Morok, eta Sánchez Coellok eta Pantoja de la Cruzek jarraipena eman zioten, Velázquezenganaino heldu arte.

Pourbusek ondo ezagutzen zuen tradizio hori, eta Maria Medicikoa Frantziako erreginaren erretratuan aplikatu zuen. Museoko bildumako erretratu horiek testuingurua sortzen dute orain aurkezten diren bi obretarako, Grecok garai hartako erretratu zibilaren esparruan egindako ekarpenaren adierazgarri nabarmen gisa. Bestalde, 8. aretoan Grecoren bi pintura jarri dira ikusgai; bi horiek ere museoko bildumakoak dira, erlijioaren arlokoak: San Frantzisko otoitzean, Gurutziltzatuaren aurrean (c. 1587-1596) eta Deikundea (c. 1596-1600).

Ordutegia

  • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
  • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)

Doako eguna

  • Asteazkenetan, 10:00etatik 15:00etara
  • Igandeetan, 15:00etatik 20:00etara

Itxita

  • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 9,00 €
  • Murriztua: 7,00 €
    • Ikasleak
    • 25 urtetik beherakoak
    • 65 urtetik gorakoak
    • 15 pertsonatik gorako taldeak
  • Familia ugarientzat: 4,50 €
  • Asteazkenetik astelehenera bitarteko egunetan, 18:00etatik 20:00etara: Sarrera murriztua, aldi baterako erakusketara sartzeko (audio-gida, 3 €).

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak. 3,00 €
  • Aldi baterako erakusketa: eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azalpenezko ibilbidea, aldi baterako erakusketan zehar. 3,00 €
  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarri. Doan
  • Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Doan

  • Asteazkenetik astelehenera bitarteko egunetan, 18:00etatik 20:00etara (audio-gida, 3 €).
  • Museoaren Lagunak
  • ICOM
  • 12 urtetik beherakoak
  • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
  • Minusbaliatuak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio).
  • Langabeak

Artean Bonoa

  • 16,00 €
  • Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko. Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

7. Gela

Eta gainera