Ghero

  • Noiz

    2018/11/20(e)tik 2018/11/21(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Etorkizun urrun batean, bederatzi parabola euskararen planetaren inguruan orbitatzen.

3000 urtean gaude.

Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa.

Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza.

Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena.

Gaixoaren eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean.

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… eta horri lotuta bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen.

Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Tartean Teatroa eta Euskaltzaindiaren arteko koprodukzioa dugu, azken honen mendeurrena ospatzeko.

Euskaltzaindiaren mendeurrena (1918-2018).

Arriaga Antzokiaren estreinaldia–Eeuskarazko antzerkia.

Ordutegia

Saioak

Azaroak 20 eta 21: 11:00etan eta 19:30 etan.

Argibide gehiago

Tarifak

6,50 - 21 euro /beherapenak

  • Arriagako Lagunak: %25tik %35era bitarte
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
  • Dantzako profesionalak: %20
  • Antzerkiko profesionalak: %20
  • Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
  • Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
  • Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Teatro Arriaga Antzokia

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1, 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera