Gernikako Bakearen Museoak “Mugarik gabeko eskubideak” izeneko koloniak prestatu ditu ekainerako

  • Noiz

    2017/06/27(e)tik 2017/06/30(e)ra

  • Non

    Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak haurrei zuzendutako udako koloniak antolatu ditu 4 urtetik 10 urte bitarteko umeentzat.

Umeek ondo pasatzeaz gain, errespetuan, elkarbizitzan eta interkulturalitatean heztea da bere helburu nagusia.

Oraingo honetan, Oxfam Intermon-en material didaktikoa moldatu dugu astean horretan “Mugarik gabeko Eskubideak” lantzeko. 

“Mugarik gabeko eskubideak izeneko proposamen honekin lanabesak eman nahi dizkiogu jendeari, beharturiko migrazioaren atzean dauden arrazoiak aztertzeko, lekuz aldatzen dabiltzan pertsonengan eragina duten faktoreei heltzeko eta gizakien segurtasunarekiko eta giza eskubideekiko konpromisoa exijitzeko, garapen iraunkorra ahalbidetzeko eta duintasunezko bizimodu baketsuaz gozatzeko eskubidea bermatzeko.”

http://www.conectandomundos.org/eu/edicion

Ordutegia

10:30etatik 13:30era

Argibide gehiago

Tarifak: 16 €

Adina: 4-10 urtetik bitarteko

Izena emateko

Izena emateko epea ekainaren 20a arte edo plazak bete arte izango da.

Izena ematea museoko harreran egin behar da.

Informazio gehiago

hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
94 627 0213

Eta gainera