Georg Baselitz. Heroiak

  • Noiz

    2017/07/14(e)tik 2017/10/22(e)ra

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa

  • Web

    Bisitatu

Georg Baselitz. Heroiak

Bilbao

Georg Baselitz gure garaiko eragin handieneko pintore eta eskultoreetako bat da. Sormen-leherketa izugarrizkoan, 1965 eta 1966. urteetan Heroiak zikloko pertsonaia dramatiko eta paradoxikoak sortu zituen.Heroiak eta Tipo Berriak lan-multzo indartsua 1960ko hamarkadako arte alemanaren adierazle gorentzat jotzen da egun.

Heroi horien barren hauskor eta paradoxikoak forman aurkitzen du kontrapuntua: aurrealdeko irudikapena eta irudiak erdigunean duen konposizioa, argi definitzen diren lerroez baliatuta, guztiz bestelakoa da kolore-paletaren indar basatiarekin eta estilo piktorikoaren suhartasunarekin alderatzen badugu.

Izatez, probokazioa da artistak, 27 urte besterik ez zituela, «heroiak» edo «tipoak» landu izana; izan ere, heroismoa (maskulinoa) eta bere behinolako adierazleak gogorki ari ziren zalantzan jartzen gerraondoan.

Guggenheim Bilbao Museoak Georg Baselitz. Heroiak erakusketa aurkezten du, "heroi" zaurgarriak eta garaituak erretratatzen dituen pintura-multzoari buruzko monografikoa. gure garaiko itzal handiko artisten artean dagoen Georg Baselitzek sortu zituen, 1965 eta 1966. urteetan.

Frankfurteko Städel Museum-ek antolatu du erakusketa hau, Guggenheim Bilbao Museoarekin, Stockholmeko Moderna Museet-ekin eta Erromako Palazzo delle Esposizioni-rekin lankidetzan; bertan, 68 margolan, marrazki eta zirriborro biltzen dira lehen aldiz. Horietan, irudi ikaragarriak, artega eta desafioan, artistaren asertibotasunaren eta identitatearen baieztapen adoretsua dira; Baselitzen ezaugarri horiek bere garaiko arte- eta pentsamendu-joera guztien kontra zihoazen.

Azkenik, iraganaren eta orainaldiaren arteko jarraitutasun ideal bat marratuz, Bilboko nahiz Erromako erakusketak Remix zikloko margoen aukeraketa batekin bukatzen dira. 2005ean ekin zion Georg Baselitzek ziklo horri, Heroiak eta Tipo Berriak bildumak barne hartuko zituenari, 2007an eta 2008an hurrenez hurren.

Ordutegia

  • Asteartetik igandera:

    10:00etatik 20:00etara 

  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Komisarioak: Max Hollein (Fine Arts Museum of San Francisco), Eva Mongi-Vollmer (Städel Museum Frankfurt) eta Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoa)

Eta gainera