Gau Zuria 2018 Euskal Museoan

Gau Zuria 2018 Euskal Museoan
  • Noiz

    2018/06/15(e)tik 2018/06/16(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Argiz eta proiekzioz betetako antzerki ikuskizun bat ikusgai, oraintsu eraberritutako Museoko Klaustroan.

Gainera, ekitaldi honi esker, Bizkaiko erakundearen Klaustroaren estalpe berriaz gozatu ahal izango da.

Aurtengoa, ekainaren 15ean (ostirala) eta 16an (larunbata) izango da.

Beste urte batez, heldu da Bilboko Gau Zuria. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ekitaldian, Bilboren 718. urteurrena ospatuko da aurten.

Lehenengo aldiz, Gau Zuria bi gauetan egingo da: 15ean, ostirala, eta 16an, larunbata.

Euskal Museoa da, beste urte batez, egun berezi honekin gozatu nahi dutenentzako topagune izan dadin aukeratutako lekuetako bat.

Aurtengoan, oraintsu inauguratutako Euskal Museoko klaustro estaliak hartuko du BILBOKO HISTORIA eta HIRIA protagonista dituen BERTSE antzerki-ikuskizuna.

Bidaia bat da denboran barrena, Bilboren idiosinkrasiaren gakoak ezagutzeko, hiriaren sorreratik hasi eta nola hazi eta garatu den ikusiz, gaur egun, etorkizun paregabe baterako, eraldaketa eredu gisa agertzen baita, eta horrexek egin baitu Bilbo 2018ko Europako hiririk onena izatea.

Goza ezazu Euskal Museoan 2018ko Gau Zuriaz!

Galdu egingo duzu?

Ordutegia

Emanaldiak ostiralean eta larunbatean: 22:30ean, 23:15ean, 00:00etan eta 00:45ean.

Argibide gehiago

Tarifak
Sarrera doakoa da, lekuak bete arte

Informazio gehiago
www.bilbao700.eus/evento/gau-zuria-2018/

Hortxe aurkituko dituzu datu gehiago eta egitarau osoa

Eta gainera