Garai zekenak

  • Noiz

    2018/11/27(e)tik 2018/11/29(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Ibsenen drama ospetsua, euskal inguru eta inguru garakide batera eramanda.

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri hau antzokiko eremu desberdinetan egingo den proposamena da, publikoaren mugikortasunarekin eta hurbiltasunarekin.

Hainbat emanaldi eskainiko dira, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, ia bi hiletan.

Denise Despeyrouxen jatorrizko testua da, Henrik Ibsen norvegiar dramagile handiaren Hedda Gabler drama ospetsuan oinarrituta.

Heddaren drama, askatasunik ez dagoen drama da.

Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean.

Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu.

Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira.

Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko. 

Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira.

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

15 eta 20 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Arriagako Lagunak: 8 euro
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: 8 euro

Saioak: euskeraz eta erderaz

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1, 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera