Fundación BilbaoArte Fundazioa. Mintegia: “Cuerpos” Francisco Javier San Martín-en eskuz

  • Noiz

    2019/03/06(e)tik 2019/03/21(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

2019ko martxoaren 6tik 21era, asteazken eta ostegunetan, «Cuerpos» izeneko mintegia izango dugu BilbaoArten, Francisco Javier San Martín historialari eta arte kritikariaren eskuz. 19:00etatik 20:45era ordutegian izango da, Art House Zinema aretoan.

Artean eman den gorputzaren irudikapenari buruzko seminario bat gai hurbilgaitz bat suposatzen du, artean dena gorputza izan baita, Laskauxeko haitzuloko bisonteak botatako belagiletik (K.A. 180.000), For the Love of Godlaneraino, 2007. urtean Damien Hirstek platino eta diamantez 2007. urtean sortutako garezurra.

Horrela, seminario hau Artearen Historia Orokorrera hurbilketa antzeko bat ere izan daiteke, artistek historian zehar landu duten giza gorputzaren irudikapenaren ideiari buruz gai multzo zehatz baten inguruan antolatuko duguna: Gorputz errealak edo irudikatuak, ikusgai edo ezkutuan daudenak, gorputz loriatsuak edo gaixoak, gorputz sozialak edo lagunartekoak, sexua eta heriotza, ederra eta itxuragabetasunaren artean, gorputz pintatuak eta zizelkatuak, fotografiatuak, filmatuak edo kartografiatuak, zientzia eta hirirako gorputzak, geldirik edo akzioan dauden gorputzak, gorputz legalak eta klandestinoak, handitutako gorputzak eta giza-ostekoak, gorputz normatiboak eta subjektiboak.

Anatomia hiztegi bezala eta keinuak gorputzek hitz egiten duten hizkuntza baten sintaxi bezala.

Guzti hau artearen tradizioaren adibideekin ilustratuko dugu, Historia-aurretik gaur egun arte.

Eta Aby Warburgen metodologia libreki ezarriko dugu, giza-kultura ezberdinetan zehar keinuen biziraupena aipatzeko Pathosformel edo “pathosaren formula” terminoa sortu zuena. Keinuak historian grabatzen dira: aztarnak edo Leitfossilienak uzten dituzte, Walburgi hauek izendatzea gustatzen zitzaion bezala, fosilaren iraunkortasuna leitmotivaren musikaltasuna eta erritmoarekin elkartuz.

FJSM

Arte Ederren Fakultateko irakaslea, EHU. Historiagilea eta arte kritikaria.

Ordutegia

Sei saio, asteazken eta ostegunetan 19:00etatik 20:45era.

Argibide gehiago

Tarifak

65 euro. UPV/EHU ikasleak, BilbaoArteko bekadunak, BilbaoArteko erabiltzaileak eta BilbaoArten azken 12 hilabetetan beste ikastarotan parte hartu dutenentzako, 50 euro

Izen ematea

bilbaoarte@bilbao.eus-ra ESKABIDE-ORRIA bidaliz

Fundación BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera