Fundación BilbaoArte Fundazioa. “Es el cristal. Ella” Pablo Marteren erakusketa

Fundación BilbaoArte Fundazioa. “Es el cristal. Ella” Pablo Marteren erakusketa
  • Noiz

    2019/02/15(e)tik 2019/03/15(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Urte honetako lehen erakusketa. «Es el cristal. Ella» izeneko bakarkako erakusketa hau Pablo Marte 2018ko artista bekadunak sinatzen du.

Erakusketa Urazurrutia Aretoan (erakusketa gela) egongo da ikusgai otsailaren 18tik martxoaren 15era, 17:30eatik 20:30eara ordutegian. Doako sarrera.

Antzerkiko bere lehen paperak antzezten hasi zenean (duela ez asko, hamar, hamabost urte) ez zen memorizatzeko gai sentitzen.

Besapeetatik izerditzen zuen. Benetako beldur bat. Nola ezarri antzeztokian, edo pertsona multzo baten aurrean, eta ikasitako testua erraztasun ahaztezin batekin errepikatu?

Beretzako perfekzioa errepikapen zehatz eta doi batean aurkitzen zen. Koma bat ere ez bidean utzi.

Bere interpretazioak kristalezko kopa zabukatu ondoren ardoaren malkoen aieruaren modukoa izan behar zuen.

Aieru hau ez da idazten. Oliotsua da. Piktorikoa. Irrist egiten du.

Kristala da. Hura.

Aktore asko inprobisatzen jakiteaz harrotzen dira.

Berak ez zuen antzerkia aukeratu inprobisatzen ikasteko. Edozer gauza bezalakoa izan nahi zuen.

Gauza guztien berdina.

Berak “berdintzat” era tradizional batean ulertzen zuen: eramaile soil bat ezkutatzen duen maskara.

Honen bitan banatzea inplikatzen du.

Kontzientzia espazialki bertan ez dagoen toki batetara joaten zen, lekuan gelditzen zen gorputza maskararen esku gelditzen zelarik.

Agian berak, momentu honetan, zera pentsatzen zuen “zerbait barnetik maitatu dezakegu, zehazki ez daukagulako edo ez dagoelako.”

Nolabait heriotza funtzio bakoitzean bizitzen da.

Pablo Marte (Cádiz, 1975) artista, idazle eta ikertzailea da. Bere lana, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoa, Zinebi jaialdia (Bilbo), O cineclube (Santiago de Compostela), HANGAR Centro de Investigação Artística (Lisboa), Koldo Mitxelena (Donostia), Azkuna Zen troa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (París), CA2M (Mostoles, Madril), Artium (Gasteiz), BAD jaialdia (Bilbo), Arteleku (Donostia) edo BilbaoArte Fundazioan (Bilbo) erakutsia izan da.

Ordutegia

17:30etatik 20:30etara egongo da irekita, astelehenetik ostiralera. 

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Fundación BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera