Fundación BilbaoArte Fundazioa. Erakusketa: “Urazurrutia 32” Fernando Renes

  • Noiz

    2019/08/30(e)tik 2019/09/20(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Zentroak berak ekoiztutako erakusketa honetan, Renesek bere azulejo-konposaketak erakutsiko ditu, zeinetan idazten eta marrazten duen, bideo pieza batekin batera.

Fernando Renes (Covarrubias, Burgos, 1970) artista bisuala da. Bere praktika 90. hamarkadan hasi zen, marrazkia eta animazioa medio nagusiekin. 2014an Espainiara bueltatu zenean New York eta Erroman 17 urte bizi eta gero, zeramika lantzen hasi zen, bere piezei euskarri tridimentsionala eta bernakularra emanez.

Besteak beste, La Casa Encendida (Madrid), DA2 (Salamanca), CAMRaleigh (Carolina del Norte), Mucsarnok Kunsthalle (Budapest), Instituto Cultural Cabañas (Guadalajara, México), Centro de arte Caja de Burgos CAB (Burgos), TRANS›area (New York), CentroCentro (Madril) eta MAC Genalguacil (Málaga) erakusketa aretoetan erakutsi du bere lana.

Fundación Botín (Santander), Museo de arte contemporáneo de Castilla y León MUSAC (León), Centre d´art La Panera (Lleida) edo Queens Museum of Art (Nueva York) bildumatan aurkitu daiteke bere artelanak.

Gainera, argitalpen hauetan agertzen da: 100 artistas españoles (EXIT, 2008), edo Vitamin D, New Perspectives in Drawing (Phaidon, 2005).

Ordutegia

17:30etatik 20:30etara egongo da irekita, astelehenetik ostiralera.

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Fundación BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera