Fundación BilbaoArte Fundazioa. Deialdia: Festival Zinetika 2019

  • Noiz

    2019/03/15(e)tik 2019/05/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Parte-hartze baldintzak

  • Deialdi honetara edozein nazionalitateko egile/talde aurkeztu daiteke, 2016-2019an ekoiztutako obra bat edo gehiagorekin.
  • Obrak dantza/mugimendurako -eta alderantziz- ikus-entzunezko sormen lanak izan behar dute, 15 minutuko gehienezko iraupena izango dutelarik. Dantza ikuskizun bat era soilean erregistratzen duten bideoak deialditik kanpo geldituko dira.
  • Obra originalak izango dira eta eskubide guztiak egileen esku egongo dira.
  • Proposamenak 2019ko maiatzaren 31a baino lehen bidaliko dira, izen-emate inprimakiarekin (formatua jaitsi) batera. Bideoak digitalki bidaliko dira pasahitzarekin batera.
  • Aukeratutako obrak HD formatuan bidali beharko dira 2 argazkirekin (JPEG formatua/300dpi) batera, hautaketaren jakinarazpenetik 10 eguneko epean.
  • Hautaketa epaimahai profesional batek egingo du, eta batzordearen erabakia apelaezina izango da.
  • Hautatutako lanak jaialdiaren bideotekaren parte bihurtuko da.
  • Testurik balego, azpitituluak euskaraz nahiz gazteleraz izatea gomendatzen da.

Sariak

  • Pelikula onena Zinetika 2019: 500€
  • Zuzendari onena Zinetika 2019: 500€
  • Zinetikaren Selekzio Ofizialaren parte izango diren filmak aurten jaialdia ospatzen den hiru hirietan proiektatuko dira: Iruña, Donostia eta Bilbon.

Baldintza orokorrak

Zinetika Festival irabazi-asmorik gabeko ekitaldia da, obra jaialdian inskribatzeak azken honen oinarrien onarpena dakar. Era berean, obraren egileak erreprodukzio eta erakusketa eskubideen lagapena egingo du, jaialdiari lotutak ekintzetarako beti ere: erakusketak, katalogoak, bideoak, liburuxkak eta jaialdiari lotutako bestelako promozio ekitaldiak.

Artistak legearen eta bestelakoen aurreko erantzukizun osoa bere gain hartuko du, aurkeztutako obraren egiletzaren, originaltasunaren edota edukiaren erreklamazioa dela-eta.

Jaialdiko antolakuntzak oinarrien interpretazio eskubidea beretzat gordetzen du.

Izen-emateak
http://www.zinetikafestival.com/eu/inscripcion/

Informazio gehiago
https://bilbaoarte.org/nabarituta/convocatoria-festival-zinetika-2019/?lang=eu

Fundación BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera