Fundación BilbaoArte Fundazioa. Deialdia: Arteshop Bilbao 9. edizioa. Bilbao Ekintza eta E.P.E.L.-ek antolatuta UPV/EHU eta BilbaoArteren lankidetzarekin

  • Noiz

    2019/02/15(e)tik 2019/03/05(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bilbao Ekintza, EPEL erakunde publikoaren bidez eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta BilbaoArte Fundazioaren laguntzaz, Bilboko UdalakARTESHOP BILBAO programaren bederatzigarren edizioa antolatu du.

ARTESHOP BILBAO programak merkataritza eta arte jardueren arteko sinergia aprobetxatzen du, saltegietan gaitasun sortzailea sustatuta, arte adierazpenerako ohiz kanpoko espazioa sortuta eta erosteko esperientzia aberastuta.

Helburu horri helduta, udalerriko merkataritza-establezimenduek ikusgai jarriko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasleek berariaz egindako artelanak.

Arte Ederren Fakultateko ikasleek BilbaoArte Fundazioko artisten tutorizazioa daukate, eta, horren bidez, esku-hartzeak gauzatzen lagunduko diete eta horien martxa ona ikuskatuko dute.

Halaber, artista-tutore horiek beren esku-hartze artistikoak egiten dituzte hautatutako eremuetan (Erriberako merkatuan, Plaza Biribilean dagoen Turismo Bulego berrian, eta abar).

Saltegien eta Arte Ederren ikasleen arteko lankidetzaren emaitza aintzatesteko, hiru proiektu onenak saritzeko lehiaketa egingo da.

Artearen eta merkataritzaren profesionalez osatutako taldeak egindako lanak ebaluatu eta hamar finalistak hautatuko ditu.

Amaitzeko, ospe handiko epaimahaiak proiektu irabazleak erabakiko ditu.

Bestalde, herritarren parte-hartzearen laguntzaz, Publikoaren Saria ere emango da.

Informazio gehiago

  • Arteshop Bilbao 2019ko Oinarri Arautzaileak
  • Parte Hartzeko Eskabidea. Artista-talde 2019
  • Parte Hartzeko Eskabidea. Artistak 2019
  • ARTESHOP EGUTEGIA 2019
  • Banku-datuen Fitxa 2019

Fundación BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera