Freno de mano

Freno de mano
  • Noiz

    2018/08/17(e)tik 2018/08/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Victor Winer antzerkigile argentinarraren komedia, barrez lehertzeko modukoa eta gaurkotasunezkoa, Celso Cletoren zuzendaritzapean helduko da Euskaldunara. New Yorkeko Unibertsitateko Antzerki Sari Nagusia lortu zuen.

Josu Ormaetxe bilbotar aktore ospetsuak eta Silvia Espigadok (Cuéntame cómo pasótelesail beteranoko “Clara” ezaguna) euren mugara iritsi diren pertsonaiak hezurmamitzen dituzte.

Matilde eta José antzeztuko dituzte; irteera baten bila, bizitzeko, zoriontsu izateko aukera baten bila dabiltzan senar-emazteak dira.

Bizitzak baztertu egin ditu, eta haiek hainbeste zoritxarri konponbide bat topatu baino ez dute nahi. Matildek poesiarekin, eta Josék ilusio zentzugabe batekin.

Bi pertsonaia maitagarriek, bizitza ikusteko duten moduarekin, barrea eragingo dute, eta, arazoei aurre egiteko duten moduarekin, ikusleak ezustean harrapatuko dituzte.

Ospitale bateko gelan, egoera larri baten aurrean, Matildek eta Josék euren etorkizuna definitzen dute, krisi ekonomikoa baino garrantzitsuagoa den krisi bat aurkeztuz: balioen krisia.

Ezusteko amaiera duen tragikomedia ironikoa.

Argibide gehiago

Tarifak: 24 €
Iraupena: 100 min.

Eta gainera