Foru Liburutegia. Tailerra: Kaligrafiaren hastapenak

  • Noiz

    2019/11/12(e)tik 2019/12/03(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio orokorra

Irakaslea:

Begoña Viñuela
Bilbo, 1987. Tipografia Aurreratuko masterra egin du Bartzelonako Unibertsitatean, eta kaligrafiari buruzko irakaskuntzan dihardu. Manual de caligrafía inglesa. De lo formal a lo expresivo liburuaren egilea (2018).

Aurkezpena

Jarduera honetan idazkera eredu historiko bat hartuko da oinarritzat (hazbeteko letra, italikoa, humanista etab.), ikasleak kaligrafiaren eremuan barneratu daitezen.

Helburuak

  • Kaligrafiaren oinarrizko alderdi batzuk ezagutaraztea.
  • Ikasitakoa praktikan jartzea lan-dinamika egokiaren bitartez.

Edukia

  1. 1. saioa. Ikastaroaren aurkezpena. Oinarrizko kontzeptuen eta tresnen azalpena. Praktikaren hasiera.
  2. 2. saioa. Letra xeheen azalpena eta praktika. Letren eta lehenengo hitzen arteko lotura.
  3. 3. saioa. Letra larrien azalpena eta praktika. Lehenengo testuak eta amaierako orriaren zirriborroak.
  4. 4. saioa. Kolorearen erabilera kaligrafian. Amaierako orria egitea.

Metodologia

Saioetan teoria eta praktika uztartuko dira.

Ordutegia

Asteartero
18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Inskripzioa: urriaren 28tik azaroaren 8ra
Liburutegian bertan edo web inprimakiaren bitartez: www.bizkaia.eus/foruliburutegia/Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak

Gehienez: 15 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: gazteleraz

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Ez dago aldez aurreko ezagutzen beharrik

Liburutegiak ez du jarduera honetan parte hartzearen ziurtagiririk emango

Egitaraua

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera