Foru Liburutegia. Tailerra: Emakume japoniarren literatura

  • Noiz

    2019/02/12(e)tik 2019/05/21(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio orokorra

Hizkuntza
Josune Muñoz Bilbo, 1967.

Euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu.

2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du (www.skolastika.net).

Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartzen.

2014. urtean Café para madres izenburuko ekimena martxan jarri zuen; bertan amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizten.

Helburuak

  • Emakume japoniarrek literatura unibertsalean egindako ekarpenetan sakontzea.
  • Emakume idazle japoniarren obrara hurbiltzea, eta aztertzea idazle horiek XXI. mendeko gizarteen erronken inguruan —banakotasuna, bakardadea eta isolamendua— egindako hausnarketa.
  • Emakumeek gai horri buruz idatzitako liburuak zer generotan banatzen diren eta zer ezaugarri dituzten jakitea.
  • Literatura-kritika feministak horrelako lanak aztertzeko baliatutako tresnak berrikustea.
  • Testu narratiboen azterketari aplikatutako literatura-kritika feministaren inguruko prestakuntza ematea.

Edukiak

  1. Aurkezpena. Sarrera historikoa eta soziologikoa.
  2. Ahozko literatura japoniarra.
  3. Heian gorteko emakumeak. Japonia XI. mendean (I).
  4. Heian gorteko emakumeak. Japonia XI. mendean (II).
  5. Estetika eta poesia japoniarrak. Haikuak, haigak.
  6. Tradizio misoginoaren aurka. Miss Hokusai, geishak.
  7. Modernotasunaren bila. Higuchi Ichiyo, Hayashi Fumiko, Fumiko Enchi.
  8. Mangaren munduko aitzindariak.
  9. Bigarren Mundu Gerraren aurretik.
  10. Japonia berreraikitzen: Machiko Hasegawa, Masako Togawa, Minae Mizimura.
  11. Maitasunaren bila. Chiyo Uno, Banana Yoshimoto, Hiromi Kawakami, Asako Hiruta.
  12. Hikkikomoriak eta beste fenómeno hiritar batzuk: Banana Yoshimoto, Mieko Kawakami
  13. Inkomunikazioa: Yoko Ogawa, Mitsuyo Kakuta.
  14. Erronka berriak, ahots berriak. Aki Shimazaki. Ebaluazioa.

Metodologia

  • Klase atseginak egiten ahaleginduko da, partaidetza bultzatzen.
  • Oro har, saioak teoriko-praktikoak izango dira.
  • Tailarraren hasieran materialik banatuko da, hainbat testuz osatuta, saioetan landuko dena.
  • Talde lanik egongo da, baita bateratze-lanak ere, ikus-entzunezkoak, etab.

Ordutegia

Asteartero
18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Izena emateko epea
Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra.
Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bitartez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia Kontaktatu kastaro eta tailerrak).
Epea otsailaren 8an 08:30etan irekiko da.

Foru Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik.

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: gazteleraz

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4 /Temas/Programa,%20Taller%20Literatura%20mujeres %20japonesas,%202019.pdf?hash=3ddf1aed8c9f4424af9e6a525c8eedd1

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera