Foru Liburutegia. Tailerra: Argazki ibilbideak Bilbo literariotik

  • Noiz

    2019/09/16(e)tik 2019/12/23(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio orokorra

Irakaslea:

Txelu Angoitia
Durango, 1960. Argazkigintza eta bideoa Londonen ikasi ondoren, Magnum agentziaren argazkilariekin tailerretan hezi zen. Kazetaritza grafikoan, publizitatean eta proiektu solidarioetan jardun du. Dokumentalak ere egin ditu. Duela 15 urtetik argazkigintzaren gaineko tailer eta ikastaroak irakasten ditu. Erakusketa ugari prestatu edo komisariatu ditu, eta baita hainbat liburutako edizioa koordinatu ere. Egun Astola aldizkari kulturala zuzentzen du. Honako liburu hauek ere argitaratu ditu: Inventario (1998), Paralelo 21 (2005), Angst (2013) eta Tanger Dream (2017).

Aurkezpena

Jarduera honetan argazki proiektu bat garatuko da, hainbat literatura generotako pasarteen irakurketan oinarrituta, horietan guztietan Bilbo izanik gertalekua.

Helburua da argazkien bitartez birsortzea testuek eta horietan deskribatzen diren lekuek iradokitzen dituzten zirrarak edo sentimenak.

Helburuak

  • Bilbo erdigune duen idatzizko literatura ezagutzea.
  • Argazkien bidez kontakizun bat osatzea, obra horietakoren batzuetan inspiratuta.
  • Argazki kontakizunaren oinarriak (hautaketa, sekuentziazioa, ikusizko baliabideak eta abar) ikasi eta garatzea.
  • Literatura hizkuntzaren eta argazki hizkuntzaren arteko desberdintasunak eta elkar osatzen duten alderdiak arakatzea.

Edukiak

Irakurgaien hautaketari dagokionez, garaien, estiloen eta generoen arteko oreka bilatzeko ahalegina egingo da, bereziki azpimarratuz begirada posibleen aniztasuna, parte hartzen duten ikasle guztiek zerbait inspiratzailea aurkitu ahal dezaten.

Metodologia

Tailerrak zati teorikoa eta zati praktikoa izango ditu.

Hasteko, hautatutako testuak banatuko dira, eta lanak garatzeko oinarritzat erabiliko dira.

Lehenengo eskoletan, ikasleek testuak irakurri eta gero, taldeko bisitak egingo dira testu horietan aipatzen diren lekuetara, landu beharreko testua aukeratzeko.

Bisiten ostean eskola teorikoak egingo dira.

Literaturaren eta argazkigintzaren arteko lotura eta biak elkartuko dituen proiektu bat sortzeko moduak izango dira ikasgai.

Proiektu bati ekiteko garaian gehien erabili ohi diren argazki estrategietako batzuk ere azalduko dira (esperimentala, formala, emozionala, ikusizkoa etab.).

Hortik aurrera, parte-hartzaile bakoitzak bere kabuz argazkiak egingo ditu eta horiekin joango da osatzen aukeratutako proiektua.

Eskoletan, berriz, bateratzelana egingo da eta proiektu bakoitzaren nondik norakoa taldean baloratuko da.

Tailerraren azken zatian lanak mamitu egingo dira eta horiekin guztiekin argitalpen fisiko bat osatuko da, aldez aurretik beraren formatua aukeratuta.

Ordutegia

Astelehenero
18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

Doako sarrera

Inskripzioa: irailaren 3tik 13ra
Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bitartez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia/Kontaktatu/Ikastaro eta tailerrak)

Epea irailaren 3an 08:30etan irekiko da.

Gehienez: 12 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: gazteleraz

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.

Bertan parte hartzeko ez da argazkigintzaren gaineko aparteko ezagupenik, edota gutxieneko ezaugarritako argazki-kamera behar –edozein kamera erabil daiteke.

Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik.

Egitaraua

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera