Foru Liburutegia. Gaztelerazko Irakurketa Taldeak 2019 (II)

  • Noiz

    2019/09/18(e)tik 2019/12/12(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Jarduera hau ohiko irakurleentzat da; irakurle horiek irakurri dutena eta irakurketa horiek guztiek izan dituzten eraginak komentatzeko biltzen dira: testuak eragindako gaiak, estiloa, akzioa, pertsonaiak, sentimenduak eta hausnarketak.

Helburuak

  1. Irakurketak eragiten duen plazera areagotzea beste pertsona batzuekin konpartitzerakoan
  2. Irakurtzearen ekintzari indar gehiago ematea beste sentsibilitate eta ikuspegi batzuk entzunda, horiei buruz eztabaidatuta eta konparatuta
  3. Askotariko lanak eta egileak irakurtzea
  4. Literatura Topaketan parte hartzea

Metodologia

Lehen saioan programaren sarrera laburra egingo da eta, ostean, proposatu den lehen irakurketaren iruzkina egingo da.

Saioak parte hartzekoak dira eta taldeko kide guztiek euren iritziak emateko aukera izango dute; pertsona dinamizatzaileak moderatzailearen lanak egingo ditu eta, aldi berean, eztabaida pizteko eta sustatzeko galderak eta gaiak proposatuko ditu.

Dinamizatzailea:

Iván Repila (Bilbo, 1978)
Publizitatean, diseinu grafikoan, edizioan eta kultur kudeaketan lan egin du.

  • Una comedia canalla (2012)
  • El niño que robó el caballo de Atila (2013)
  • Prólogo para una guerra (2017)
  • El aliado (2019) izenburuetako eleberriak argitaratu ditu

Ezarri diren irakurketak

  1. Irailak 18/19: Ama / José Ignacio Carnero
  2. Urriak 2/3: Tres maneras de inducir un coma / Alba Carballal
  3. Urriak 16/17:: Ficciones / Jorge Luis Borges
  4. Urriak 30/31: Las chicas / Emma Cline
  5. Azaroak 13/14: Subsuelo / Marcelo Luján
  6. Azaroak 27/28: La mejor madre del mundo / Nuria Labari
  7. Abenduaren 11/12: Misery / Stephen King

Ordutegia

18:00etatik 20:00etara

Bi talde

  • A taldea: asteazkenak, 2019ko irailaren 18tik abenduaren 11ra
  • B taldea: ostegunak, 2019ko irailaren 19tik abenduaren 12ra

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Izena emateko epea
Ekainaren 19tik 29ra.

Foru Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia/Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak)

Epea ekainaren 19ko 08:30ean irekiko da.

Gehienez: talde bakoitzeko 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: gaztelera

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Gaztelerazko%20Irakurle%20Taldeak%202019%20(II).pdf?hash=a4f4799472eb6a48eb2df8aac1b6421f

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera