Foru Liburutegia. Gaztelerazko Irakurketa Taldeak 2019 (I)

-
Noiz
2019/01/30(e)tik 2019/06/06(e)ra
-
Web
Bilbao
Jarduera hau ohiko irakurleentzat da; irakurle horiek irakurri dutena eta irakurketa horiek guztiek izan dituzten eraginak komentatzeko biltzen dira: testuak eragindako gaiak, estiloa, akzioa, pertsonaiak, sentimenduak eta hausnarketak.
Helburuak
- Irakurketak eragiten duen plazera areagotzea beste pertsona batzuekin konpartitzerakoan.
- Irakurtzearen ekintzari indar gehiago ematea beste sentsibilitate eta ikuspegi batzuk entzunda, horiei buruz eztabaidatuta eta konparatuta.
- Askotariko lanak eta egileak irakurtzea.
- Literatura Topaketan parte hartzea.
Metodologia
Lehen saioan programaren sarrera laburra egingo da eta, ostean, proposatu den lehen irakurketaren iruzkina egingo da. Saioak parte hartzekoak dira eta taldeko kide guztiek euren iritziak emateko aukera izango dute; pertsona dinamizatzaileak moderatzailearen lanak egingo ditu eta, aldi berean, eztabaida pizteko eta sustatzeko galderak eta gaiak proposatuko ditu.
Dinamizatzailea
Aixa de la Cruz (Bilbo, 1978).
Literatur Teorian eta Literatura konparatuan doktorea, hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste Cuando fuimos los mejores, De música ligera eta La línea del frente.
Ezarri diren irakurketak
- Urtarrilak 30/31: Las pequeñas virtudes / Natalie Ginzburg
- Otsailak 13/14: Pelea de gallos / María Fernanda Ampuero
- Otsailak 27/28: El beso de la mujer araña / Manuel Puig
- Martxoak 13/14: La pianista / Elfriede Jelinek
- Martxoak 27/28: Resurgir / Margaret Atwood
- Apirilak 10/11: Tierra de mujeres / María Sánchez
- Apirilak 24/25: Pájaros en la boca / Samanta Schweblin
- Maiatzak 8/9: El gran Gatsby / Scott Fitzgerald
- Maiatzak 22/23: Cara de pan / Sara Mesa
- Ekainak 5/6: Potosí. Ander Izagirre
Ordutegia
Bi talde
- Urtarrilaren 30etik ekainaren 5era, hamabostean behin, asteazkenetan
- Urtarrilaren 31tik ekainaren 6ra, hamabostean behin, ostegunetan
18:00etatik 20:00etara
Argibide gehiago
Tarifak
Doako sarrera
Izena emateko epea
urtarrilaren 18tik 29ra. Foru Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 18ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: talde bakoitzeko 20 pertsona (hurrenkeraz)
Hizkuntza: gaztelera
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera
Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Gaztelerazko%20Irakurle%20Taldeak%202019%20(I).pdf?hash=508ec77ee160e484adb2566af202536a
Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)
Eta gainera
-
Bilbao
- Tokia Guggenheim Bilbao Museoa
- Data 01/01/2016(e)tik
-
Bilbao
- Tokia Guggenheim Bilbao Museoa
- Data 22/03/2019(e)tik 08/09/2019(e)ra
Pertsona kopurua hautatu behar duzu