Foru Liburutegia. Euskarazko Irakurle Taldeak 2019 (II)

  • Noiz

    2019/09/12(e)tik 2019/12/19(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sarrera

Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko.

Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko.

Analisia egingo da.
Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar.

Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira.

Edukia

Jarduerak bi zati izango ditu: batetik, partaide bakoitzak irakurriko du aurrez proposatutako liburua; bestetik, ostegunetako bileran aztertuko da.

Helburuak

  1. Arestian argitaratutako euskarazko liburuak irakurtzea eta aztertzea
  2. Azaleko irakurketatik (soilik plazer hutsa ematen diguna) baino harago joatea eta analisian murgiltzea
  3. Ikuspuntuak eta iritziak agertzea
  4. Lan-taldean aktiboki parte hartzea. Elkarri azaltzea iritziak. Konpartitzea
  5. Denon artean aberastea egindako irakurketa

Metodologia

Lehendabiziko saioan azalduko da

Dinamizatzailea:

Julen Gabiria (Galdakao, 1973)
Soziologian lizentziatua, itzultzailea da Labayru Ikastegian.

Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter Wendy liburuak itzuli ditu ingelesetik.
Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra ingelesetik itzuli zuen.

2000-2002 denboraldietan gidoilari aritu zen ETBko Hasiberriak telesailean, eta 2002an Baietz gogoratu saioan

Bibliografia

  • Connemara gure bihotzetan. – Elkarlanean, 2000
  • Iparragirre. – Elkar, 2001
  • Han goitik itsasoa ikusten da. – Elkarlanean, 2004
  • Metro bateko letrak. – Elkarlanean, 2005

Irakurgaiak

  1. Irailak 12: Basa / Miren Amuriza
  2. Irailak 26: Moio. Gordetzea ezinezkoa zen / Kattalin Miner
  3. Urriak 10: Proleterka / Fleur Jaeggy
  4. Urriak 24: Deklaratzekorik ez / Beñat Sarasola
  5. Azaroak 7: Zuloa / Xabier Gantzarain
  6. Azaroak 21: Egunero hasten delako / Ramon Saizarbitoria
  7. Abenduak 5: Idazleen gorputzak / Eider Rodriguez
  8. Abenduak 19: Hezurren erretura / Miren Agur Meabe

Ordutegia

18:00etatik 20:00etara

Ostegunetan (hamabostero) / (lehen saioa 19:30etan amaituko da)

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Izen emateak
2019ko ekainaren 17tik 29ra (epea ekainaren 17n goizeko 08:30etan irekiko da)

Foru Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez
(www.bizkaia.eus/foruliburutegia/Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak)

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: euskara

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa%20Euskarazko%20Irakurle%20Taldea%202019%20(II).pdf?hash=2ff9fb145b7ab17fb8678012e4c7a885

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera