Foru Liburutegia. Euskarazko Irakurle Taldeak 2019 (I)

  • Noiz

    2019/02/07(e)tik 2019/06/13(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sarrera

Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira.

Edukia

Jarduerak bi zati izango ditu: batetik, partaide bakoitzak irakurriko du aurrez proposatutako liburua; bestetik, ostegunetako bileran aztertuko da.

Helburuak

  1. Arestian argitaratutako euskarazko liburuak irakurtzea eta aztertzea.
  2. Azaleko irakurketatik (soilik plazer hutsa ematen diguna) baino harago joatea eta analisian murgiltzea.
  3. Ikuspuntuak eta iritziak agertzea.
  4. Lan-taldean aktiboki parte hartzea. Elkarri azaltzea iritziak. Konpartitzea.
  5. Denon artean aberastea egindako irakurketa.

Metodologia

Lehendabiziko saioan azalduko da.

Dinamizatzailea
Txani Rodríguez (Laudio, 1977)

Kazetaria, zutabegilea eta idazlea. Komikien gidoiak sinatu ditu, horien artean aipatzekoa da La carrera del sol (Sauré, 2008), hainbat hizkuntzatara itzulia. Kontakizunen liburua ere argitaratu du: El corazón de los aviones (Elea, 2005). Eleberri hauek ere kaleratu ditu: Lo que será de nosotros (Erein, 2008), Agosto (Lengua de trapo, 2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres Hermanas, 2016). Haurrentzako liburuetako idazlea ere ba da: Ez naiz barazkijale (Elkar, 2015) eta Artzaina izan nahi dut (Elkar, 2013).

Irakurgaiak

  • Otsailak 7: Aurkezpena.
  • Otsailak 21: Fakirraren ahotsa / Harkaitz Cano
  • Martxoak 7: Amek ez dute / Katixa Agirre
  • Martxoak 21: Inon ez, inoiz ez / Iban Zaldua
  • Apirilak 4: Egunaren hondarrak / Kazuo Ishiguro
  • Maiatzak 2: Bihotzean daramagun mundua / Maite Darceles
  • Maiatzak 16: 1362 km euri / Goizalde Landabaso & Garazi Goia
  • Maiatzak 30: Bizitza ez al da oso arriskutsua? / Joseba Sarrionandia
  • Ekainak 13: Ahazten diren gauzak / Aritz Gorrotxategi

Ordutegia

Otsailaren 7tik ekainaren 13ra, hamabostean behin ostegunetan
18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Izena emateko epea: urtarrilaren 16tik otsailaren 4ra (epea urtarrilaren 16an goizeko 8:30etan irekiko da)

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: euskara

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa%20Euskarazko%20Irakurle%20Taldea%202019%20(I).pdf?hash=1afbf196ba6f2f9af1881d96745a850d

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera