Foru Liburutegia. Erakusketa: Alone With Empire

  • Noiz

    2019/09/04(e)tik 2019/09/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

GetxoPhoto 2019 jaialdiaren barruko argazki erakusketa.

Proiektua British Empire & Commonwealth Collection (BECC) bildumako etxeko filmen aukeraketa batetik sortu zen, nagusitasun kolonial britainiarreko bizipenen desberdintasuna eta askotariko errealitateak dituena.

Artxiboko material kopuru handi hori aktibatzeko (1920ko eta 1960ko hamarkaden artean egindako bi mila film baino gehiago), IC Visual Lab delakoak algoritmo bat garatu zuen, zeinaren bitartez ordura arte digitalizatutako filmetatik aleatorioki sekuentzia berriak sortzen ziren (zortziehun inguru, laurehun ordu baino gehiagoko grabaketekin).

Proiektuak iraun bitartean, parte-hartzaileek, guztira, 251 film berri sortu zituzten, eta bilduma berri bat edo counter-archive (kontra-artxiboa) osatu zuten.

Hain zuzen, hori dago ikusgai erakusketan.

Erakusketa bi espaziotan banatzen da: areto nagusian, counter-archive delakoa dago, eta bildumaren inbentarioa ere esan dakioke; izan ere, Edson Burton idazlearen olerki bat (I Arc Hive) edo Sunil Shah katedradunaren saiakera bat (A Third Space) daude, besteak beste.

Alboko gelan, berriz, sortutako film guztiak proiektatuko dira (hogeita zortzi ordu inguruko iraupena), BECC bildumako iraupen luzeko zinta originalarekin eta Victoria ur-jauzien irudiekin batera.

Hori guztia bilduma prestatzerakoan eta egiterakoan sortutako soinuekin girotuta.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 10:30etatik 14:30era eta 16:30etatik 19:30era
  • Larunbatetan: 10:30etatik 13:00era

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako jarduera

Mónica Allende izango da bildumaren komisarioa, eta Isaac Blease eta Alejandro Acín artistek ere parte hartuko dute (IC Visual Lab).

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera