Foru Aldundiak 2.000 inkesta baino gehiago egin dizkie Bizkaiko egoitza-zentroetako adineko erabiltzaileen familiei

Nagusiak

Bizkaiko Foru Aldundiak azterlan batean jaso du adinekoen familiek egoitza-zentroei buruz duten iritzia; alegia, beren senideak bizi diren eta arreta jasotzen duten egoitza-zentroei buruzko balorazioa

Foru-erakundearentzat, lehentasunezko kontua da egoitza-eredu oso eta ezin hobe bat izatea mendetasun egoeran dauden pertsonentzat, halakoen eta haien familien beharrizanei erantzun ahal izateko, eta, horretarako, behar-beharrezkoa da bertatik bertara jakitea zer balorazio egiten duten bere gestioaz erabiltzaileen familiek.

Bizkaiko Foru Aldundia, pertsonen bizi-baldintzak hobetzearren batez ere, Bizkaiko egoitzen erabiltzaileen familiei zuzendu zaie, eta, horretarako, Gizarte Ekintza Sailak (beraren mende baitago egoitza-sarea) 2.012 familiari egin dio telefono-kontsulta bat, non hainbat alderdiri buruzko balorazioa eskatu duen: egoitza-eredua, zerbitzuaren eta arretaren kalitatea, eta hobekuntza-proposamenak.

Azterlanaren ondorioz, ikusi da ezen, oro har, positiboa dela mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroek eskaintzen duten zerbitzuari dagokionez jendeak duen asetasun-maila: 10 puntutik 7,87 izan da batez besteko balorazioa. Aldundiaren kudeaketari dagokionez, 10 puntutik 7,84 izan da batez besteko balorazioa.

Txostena Ikusi

Zure interesekoa izan daiteke ere bai