Five easy pieces

  • Noiz

    2018/05/11(e)tik 2018/05/12(e)ra

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Haurrek jakin, sentí eta egiten dutenaren mugak frogatan jartzen dituen lana.

Azken urteotan Milo Rau antzerki zuzendari suitzarrak eta bere International Institute of Political Murder konpainiak nazioarteko eszenatoki garrantzitsuenak konkistatu dituzte, beren antzerki politiko paregabearekin.

Benetako istorioen lekukotzetan eta berreraikuntzetan oinarriturik -esaterako, Marc Dutroux haur hiltzailearen kasu ezaguna-, Rau-k bidea urratu du gupidarik gabe jorratuz gure garaiko tabuak.

Five Easy Pieces obrak frogatan jartzen ditu haurrek jakin, senti eta egiten dutenaren mugak.

Galdera soilki estetiko eta teatralak zalantza moralekin nahastuko dira: Nola uler dezakete haurrek narratibaren benetako esanahia, enpatia, galera, inoren menpe egotea, zahartzaroa, dezepzioa edo errebeldia?

Geure beldurrak eta nahiak azaleratzen al dira haien jokabideak ikustean?

Emaitza erabateko konfrontazio esperientzia bat da.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 24 euro / beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25etik %35era

Ikuskizuna nederlanderaz, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.

Agertokia espazio ikuskizuna.

Iraupena: ordu 1

Eta gainera