Fiona Tan: Ekialdeari begira, galduta

  • Noiz

    2016/12/22(e)tik 2017/03/19(e)ra

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa

  • Web

    Bisitatu

Fiona Tan: Ekialdeari begira, galduta

Bilbao

2016ko abenduak 22 eta 2017ko martxoak 19 bitartean, Fiona Tan-en Ekialdeari begira, galduta (Disorient, 2009) obrak Espainian izango duen estreinaldia aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak. Pieza hau bederatzigarrena da Film & Video aretoan programatutakoen artean, 2014an aretoa lehen aldiz zabaldu zenetik ikus-entzunezko artelanak —bideoak, bideo-instalazioak eta irudiak mugimenduan— erakusteko.

Fiona Tanek (Sumatra, 1966) 2009an sortu zuen Ekialdeari begira, galduta Veneziako 53. Bienaleko Herbehereetako pabilioirako ekoiztu zuen 2009an. Pabilioi horretan garatzen da filmaren zati bat eta bertan grabatu zen. Izan ere, artelanean Veneziaren xiii. eta xvi. mendeen arteko historia islatzen da: orduan Asian aurkitu berri ziren herrialdeekiko komertzioaren ardatz estrategikoa zen. Fiona Tanen filmak “Ekialde Handi” baten ametsa gogora ekartzen digu, Marco Polok bere Munduko mirarien liburu ezagunean adierazitakoa. Orain dela zazpi mende gertatutako istorioen bilduma horrek amestutako Ekialde miresgarri baten irudia sorrarazi zuen Europan: milaka urteko hainbat eta hainbat kultura jasotzen zituena, Europan estreinako aldiz ezagutzera emandakoa. Topiko bat zen, mendeetan herrien eta baliabideen esplotazioa ezkutatzeko erabili izan zena, gainera. Eta, hain zuzen ere, Fiona Tanen instalazioa osatzen duten elementuetan jasota geratu da paradoxa hori.

Ordutegia

Asteartetik igandera:
10:00etatik 20:00etara 
Astelehenetan: itxia, uztail eta abuztuan izan ezik
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxia
Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak:
Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 
Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.
Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera