angle-left Euskararen Etxea

Euskararen Etxea

Euskararen Etxea

Euskararen etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker sortu zen, Euskararen egoitza izateko.

Euskararen etxeko ateak 2004ko abenduaren 3tik zabaldik daude euskaltzale, ikertzaile edo euskara ala inguruko gaiak interesatzen zaizkien guztientzat.

Euskararen etxeak lau solairu ditu, baina bi zona nagusitan bana daiteke. Batetik, azkeneko bi solairuak lanerako guneak dira eta elkarte nahiz erakunde desberdinek partekatzen dituzte, euskararekin zerikusia duten gaietan lanean badihardute. Hirugarren solairuan Euskal Idazleen Elkartea, Topagunea (euskara erakundeen federazioa), Euskal Pen Kluba eta Mendebalde Kultura Alkartea daude. Laugarrenean, Bizkaiko ikastolen elkartea aurki daiteke.

Bestetik, lehenengo bi solairuek euskararekin zerikusia duten jarduerak eta erabilerak hartzen dituzte. Besteak beste, lehenengo solairuan Euskararen Interpretazio Zentroa aurki dezakegu.

Ordutegia

  • Urte osoan bisita daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:00etara.
  • Hileko larunbat batean zentroak goizez, 10:00etatik 14:00etara, irekitzen du. Sakatu hemen hurrengo larunbat irekiari buruz kontsultatzeko.
  • Udan, ekainetik abuztura bitartean, hileko larunbatero irekita, 10:00etatik 14:00etara.
  • Abuztuan, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara, irekita.

Argibide gehiago

Prezioak: Doako sarrera