Euskarazko Irakurle Taldeak (I) 2018

Euskarazko Irakurle Taldeak (I) 2018
  • Noiz

    2018/01/25(e)tik 2018/06/14(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sarrera

Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira.

Edukia

Jarduerak bi zati izango ditu: batetik, partaide bakoitzak irakurriko du aurrez proposatutako liburua; bestetik, ostegunetako bileran aztertuko da.

Helburuak

  1. Arestian argitaratutako euskarazko liburuak irakurtzea eta aztertzea.
  2. Azaleko irakurketatik (soilik plazer hutsa ematen diguna) baino harago joatea eta analisian murgiltzea.
  3. Ikuspuntuak eta iritziak agertzea.
  4. Lan-taldean aktiboki parte hartzea. Elkarri azaltzea iritziak. Konpartitzea.
  5. Denon artean aberastea egindako irakurketa.

Metodologia

Lehendabiziko saioan azalduko da.

Dinamizatzailea

Txani Rodríguez (Laudio, 1977)

Kazetaria, zutabegilea eta idazlea. Komikien gidoiak sinatu ditu, horien artean aipatzekoa da La carrera del sol (Sauré, 2008), hainbat hizkuntzatara itzulia. Kontakizunen liburua ere argitaratu du: El corazón de los aviones (Elea, 2005). Eleberri hauek ere kaleratu ditu: Lo que será de nosotros (Erein, 2008), Agosto (Lengua de trapo, 2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres Hermanas, 2016). Haurrentzako liburuetako idazlea ere ba da: Ez naiz barazkijale (Elkar, 2015) eta Artzaina izan nahi dut (Elkar, 2013).

Irakurgaiak

  • Urtarrilak 25: Labur txintan / Juan Kruz Igerabide
  • Otsailak 8: Bihotz handiegia / Eider Rodríguez
  • Otsailak 22: Gelditu zaitezte gurekin / Ana Malagón
  • Martxoak 8: Horma / Anjel Lertxundi
  • Martxoak 22: Beruna patrikan / Ander Izagirre
  • Apirilak 5: Honetara ezkero / Arantxa Iturbe
  • Apirilak 19: Linbotarrak / Asier Serrano
  • Maiatzak 3: Janis Joplin / Uxue Alberdi
  • Maiatzak 17: Haizeari begira / Jon Ariza de Miguel
  • Maiatzak 31: Hitzontziak / Xabier Montoia
  • Ekainak 14: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama / Alaine Agirre

Bestelakoak

Horretaz gain, Foru Liburutegiak, besteak beste, honako hitzaldi hauek antolatu ditu Literatura Topaketetan (lehenbiziko biak arratsaldeko 19:00etan; hirugarrena ordubete lehenago):

  • Ana Malagón (otsailaren 22an)
  • Asier Serrano (apirilaren 19an)
  • Alaine Agirre (ekainaren 14an)

Ordutegia

Datak: urtarrilaren 25etik ekainaren 14ra, hamabostean behin ostegunetan

18:00etatik 20:00etara (azken saioa: 17:30etatik 19:30era)

Argibide gehiago

Doako jarduera

Izena emateko epea
Urtarrilaren 8tik 23era (epea urtarrilaren 8an goizeko 8:30etan irekiko da)

Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: euskara

Programa
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa%20Euskarazko%20Irakurle%20Taldea%202018%20(I).pdf

Oharrak
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Eta gainera