Euskararen Etxea udako larunbata guztietan zabalik!

  • Noiz

    2017/06/03(e)tik 2017/08/19(e)ra

  • Non

    Azkue Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

Euskararen Etxea udako larunbata guztietan zabalik!

Bilbao

Euskararen Etxea zabalik dago astelehenetik ostiralera bisitan etortzeko eta, nahi izanez gero, Euskararen Interpretazio Zentroa gidaren laguntzaz ezagutu ahal izateko.

Uda garaian, ekaina eta abuztua bitartean, larunbata guztietan ere zabalik izango da Euskararen Etxea, goizeko 10:00ak eta 14:00ak bitartean eta bisita gidatua egiteko aukera emango dugu.

Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira.

Euskararen inguruko datuak, jatorriaren teoriak, bilakaera, hizkuntza eta euskalkiei buruz gehiago jakiteko aukera izango duzu eta askoz gehiago!

Hitzordua erreserbatzea besterik ez duzu Euskararen Etxea hobeto ezagutu nahi baduzu!

Ordutegia

Ekainak 03, Larunbata
Abuztuak 19, Larunbata 

10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Doakoa da bisita eta lau hizkuntzatan egin daiteke: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesez.

Bisita eskatu

http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/interpretazio-zentroa/bisita-eskatu

Eta gainera