Euskararen Etxea Aste Santuan

  • Noiz

    2017/04/10(e)tik 2017/04/21(e)ra

  • Non

    Azkue Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

Euskararen Etxea Aste Santuan

Bilbao

Aste Santuko opor egunak datoz baina Euskararen Etxeak ateak zabalduko ditu egun hauetan baita ere!

Ohiko ordutegia, astelehenetik ostiralera da, Euskararen Interpretazio Zentroa gidaren laguntzaz ezagutu ahal izateko 10:00ak eta 14:00ak bitartean aukera ematen dugula. Honetaz gain, hilean behin larunbata goizez zabaltzen dugu eta bisita gidatuak egin daitezke baita ere. Doakoa da bisita eta lau hizkuntzatan egin daiteke: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesez.

Baina egun eta ordu hauetan ezinezkoa baduzu hona hurbiltzea, Aste Santuko opor egunetan aukera paregabea duzu! Jai egunetan, apirilaren 10a eta 17a bitartean 10:00etatik 14:00etara zabalik izango da Euskararen Etxea.

Ohi bezela, bisita gidatua egiteko zerbitzua eskainiko dugu.

Doan, gogoratu!


Ez galdu Euskararen Etxea bisitatzeko aukera! Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Euskararen inguruko datuak, jatorriaren teoriak, bilakaera, hizkuntza eta euskalkiei buruz gehiago jakiteko aukera izango duzu eta askoz gehiago!

Hitzordua erreserbatzea besterik ez duzu Euskararen Etxea hobeto ezagutu nahi baduzu!

Ordutegia

10:00etaik  14:00etara
Bisita eskatu
http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/interpretazio-zentroa/bisita-eskatu

Eta gainera