Euskalduna Jauregia. Los Chicos del Coro de Saint Marc de Lyon

  • Noiz

    2019/12/28

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sustatzailea: Dekker Events

Lyongo Saint Marc abesbatzak, “ABESBATZAKO MUTILAK” izenaz ezagunagoak, 30. urteurrena ospatuko du aurten, baita nazioarte-mailan musika koralaren elitean sartu zenetik igaro diren 15 urteak ere.

Aipatutako elitean sartu izanaren arrazoia Abesbatzako mutilak filmeko abestien interpretazioa da; film horren soinu-banda jasotzen duten bost milioi CD baino gehiago saldu dira, eta Oscar sarietarako hautatu zituzten.

Gauza jakina denez, abesbatza Lyonen jaio zen, Nicolás Porte izeneko musika-irakasle gazte batek eskatuta.

Lehenengo egunetik, irmotasunez hartu zuen abesbatzaren zuzendaritza, eta bere grina guztiaz baliatu zen musika korala egiteko eta umeei zuzendutako musika-hezkuntza sustatzeko.

Oraingo honetan, abesbatzak sasoi guztietako haur-filmetako abesti ospetsuak interpretatuko ditu, bai eta ohiko errepertorioko beste abesti batzuk ere. Abesti horiei guztiei esker, abesbatzak arrakasta handia izan du mundu osoan.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 19,50 € - 38,00 €

Iraupena: 90 min.

Ikuskizun honek atsedenaldia izango du

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera