Euskalduna Jauregia. Balleta: El Cascanueces, Ttchaikovsky - Ivanov (Moscow State Ballet)

  • Noiz

    2019/12/15

  • Ordua

    18:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sustatzailea: NK Producciones

Gabonetako ballet handia

Tchaikovskyren eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasunak, haren historiaren magiak, haren pertsonaia irudimentsuek eta haren musika unibertsalak Gabonetako klasiko bihurtu dute Intxaur-hauskailua; bikaina da, bai txikienentzat, bai helduentzat.

Haurrentzako ipuinaren forma erabiliz —panpinak biziberritu egingo dira Gabon gauean, eta abentura magikoak bizitzera eramango dute protagonista den neska—, Gabonetako espiritua duen alegia bihurtzen da balleta, eta, bertan, galdutako haurtzaroaren mina lantzen da, bai eta helduek bizitzen duten errealitatearen eta haurren ametsek osatutako munduaren arteko talka ere.

Ballet hau Tchaikovskyk idatzitako ezagunenetako bat da. Koreografia originala Lev Ivanovena da, eta libretoa, berriz, Marius Petiparena.

Balleta Alejandro Dumasek idatzitako testu batetik eratorria da, eta, era berean, aita izan zen gizon hori E.T.A. Hoffmannen Intxaur-hauskailua eta saguen erregea izeneko ipuin ospetsuan inspiratu zen.

Eszenan 30 dantzari baino gehiago daude, eta Moscow State Balleten musika-ekoizpen bikain honek benetako ballet erromantikoaren edertasuna eta drama barne hartzen ditu; edozein belaunaldiren gustukoa den klasiko atenporala da.

Ordutegia

18:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:

43,00 € - 45,00 €

Iraupena: 120 min.

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera