Euskalduna Jauregia. Dakris - El Mago Invisible presenta Starman

  • Noiz

    2020/01/11(e)tik 2020/01/12(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sustatzailea: La Rock Entertainment

DAKRIS mago ikusezinak ikuskizun berria estreinatuko du: STARMAN

Dakrisek Magiako Lehen Sari Nazionala jaso zuen eta Urteko Mago izendatu zuten.

Gainera, ezaguna da, ikusezin egiteko gai izateagatik ez ezik, Familia Santuko dorre bat desagerrarazi eta jende artean haur bihurtzeagatik ere.

TVEn agertu izanak eta Discovery Maxen saioko sortzaile gisa egindako lanaren eraginez, besteak beste, Bustamante, Ricky Rubio, Buenafuente, Alaska eta Mario, Sergio Dalma, David Broncano eta Berto Romeroren mailako izarrak harri eta zur utzi dituzte Dakrisen ilusioek.

StarManek mito atenporal eta futurista bat du oinarrian: David Bowie pop-rockeko izarra.

Magia, umorea eta efektu ezinezkoak, ikuskizun berezi batean; handiak nahiz txikiak hunkitzeko.

Hurbiltasuneko magiaren, ilusio handien, desagerrarazteen eta teleportatze ezinezkoen arteko nahasketa.

Argiaren abiadurako magiaz gozatuko duzue, bidaia harrigarri batean, zeinak ezinezkoa denetik magikoki posible denera eramango baitzaituztete.

Ausartu zaitez ameslari baten adimenean sartzen:

Aireratzeko prest?

Argibide gehiago

Tarifak: 27,00 €

Familia sarrera  (27 €ko 4 sarrera  = 85 €)

Iraupena: 75 min. (ez dago atsedenaldirik)

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera