Euskalduna Jauregia. A Celebration of John Williams - Hollywood Symphony Orchestra

  • Noiz

    2020/01/02

  • Ordua

    21:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sustatzailea: NK Producciones

Hollywoodeko soinu-bandarik onenak

Star Wars, Indiana Jones, Jaws, Jurassic Park, E.T., Saving Private Ryan, Superman, Harry Potter… eta John Williamsek sortutako beste soinu-banda handi batzuk zinema aretoetatik irtengo dira areto sinfoniko batera iristeko, eta erakusteko berezko bizitza dutela irudietatik aparte ere.

Hollywood Symphony Orchestrak aurkeztuko duen egitaraua zinemazale guztien gogokoa izango da, baina baita musikazaleen gustukoa ere oro har, zazpigarren artearen historiako filmik arrakastatsu eta sarituenetako batzuk ospetsu bihurtzen lagundu zuten melodia hilezinekin osatua.

Memoria kolektiboko parte diren eta beren garaian filmek bezala gaur egun gu hunkitzen jarraitzen duten pieza unibertsalak.

Ordutegia

21:00etan

Argibide gehiago

Tarifas: 43,00 € - 45,00 €

Iraupena: 120 min.

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera