Euskalduna Jauregia. Zarzuela La del Manojo de Rosas

  • Noiz

    2019/12/23

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sustatzailea: Moncloa producciones

Madrilgo auzo bateko plaza batean gertatzen da, non garaje bat, taberna bat eta loradenda bat –La del manojo de rosas izenekoa– dauden.

Bertan, topo egiten dute Joaquín ofizial mekanikariak eta Capó aprendizak, Daniel jaunak, loradendaren jabeak, eta tabernako zerbitzariak, zeinak Espasa goitizena duen, entziklopediako terminoetara jotzeko zaletasun “gehiegizkoa” duelako.

Ascensión, lore-saltzailea eta Daniel jaunaren alaba, neskatila heziketa saiatukoa da, baina langile jatorria izateagatik harro dago; horrenbestez, ez du nahi maitasun konturik entzun, ez bada bere klaseko gizon batekin.

Daniel jaunak Ricardo hegazkinlari gaztearen proposamena onartzeko aholkua eman badio ere, Ascensiónek Joaquín mekanikaria maite du.

Maitasun gatazka horrez gainera, beste bat dago: Clarita manikuragile pinpirinaren, Capóren eta Espasaren artekoa.

Lehenaren neskalaguna bada ere, bigarrenarekin ere maitagarria da, Capóren maitasuna neurtzeko.

Joaquínen gurasoak Mariana andrea eta Pedro jauna –txatarra trafikatzaile arrakastatsua– dira.

Pertsonaiak zein diren aipatu dugu. Klase borrokaren inguruko istorioa da hau, zarzuelaren umore bereizgarriaren ukituak dituena.

  • ASCENSIÓN: Hevila Cardeña
  • JOAQUÍN: Antonio Torres
  • RICARDO: Lorenzo Moncloa
  • ESPASA: Ángel Walter
  • CLARITA: Raquel Cordero
  • CAPÓ: Carlos Crooke
  • DOÑA MARIANA: Amelia Font
  • DON DANIEL: José Manuel Velasco
  • DON PEDRO: Félix Granado
  • UN INGLÉS: Manuel Fernández
  • FISGA: Nora Franco
  • PARROQUIANO: Sabas Balanzategi
  • PARROQUIANA: Estíbaliz Sánchez
  • EL DEL MANTECAO: Jordi Martínez
  • UN CAMARERO: Sabas Balanzategi

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 11,50 € - 42,00 €

Iraupena: 2 ordu eta erdi (15 minutuko atsedenaldia barne)

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera