Euskalduna Jauregia. Gertuko Magiako Nazioarteko Jaialdia: Dani Daortiz

  • Noiz

    2020/01/02(e)tik 2020/01/04(e)ra

  • Ordua

    18:00etan / 20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sustatzailea: Valen Moro

Fábrica de Magosen eskutik

Aurtengo Gabonetan, Euskalduna Jauregia eta Bilbo magiaz beteko dira, ez data horiek direlako soilik, baita munduko mago onenen arteko hiru batuko direlako ere, eta magiaz gertutik eta baldintza egokietan gozatzeko aukera ematen duen eta berariaz xede horretarako egokitu den areto batean egingo dute, gainera.

Zeure buruari galdetzen badiozu, zer da gertuko magia?, hori izango da inoiz ez duzulako hartaz lehen pertsonan gozatu, ikuskizun bat zeinean “mirariak” zeure begietatik oso hurre gertatzen diren, are zeure eskuetan ere, eta zuzenean bihotzera doazen.

VIP ikuskizun bat.

Fábrica de Magosek ilusio handiz egingo du anfitrioi lana gure Hirian magiaren hiru superstar hauen ikuskizuna eskaini ahal izateko.

Dani Daortiz

Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, mirariak Dani DaOrtiz jeinuaren eskuetan gertatuko dira, planeta osoan parerik ez duen magoa, erreferente eta eredu magia maite duten guztientzat.

Ausartzen gara esaten edozein zale edo profesionali gustukoen dituen bost mago aipatzeko eskatuz gero, mundu osokoen artean, Dani kiniela ia guztietan egongo dela, ziurtasun osoz.

Ordutegia

18:00etan / 20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:

18,50 €

Ikuskizun hau 8 urtetik gorakoentzat da egokia

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera