Euskalduna Jauregia. Johann Strauss - Gran Concierto de Año Nuevo

  • Noiz

    2020/01/01

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sustatzailea: NK Producciones

Urte Berriko Kontzertu Handia

Strauss Festival Orchestra Balletarekin

Europako birarik ospetsuena

30 urteko arrakastak eta mundu osoan izandako 5 milioi ikusleek emandako bermearekin, ekoizpen honek txalo zaparradak jaso ditu Europa osoko areto handietan: Vienako Musikverein, Amsterdamgo Concertgebouw, Berlingo Philarmonie, Hanburgoko Musikhalle, Erromako Auditorium Parco della Musica, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu eta Palau de la Música, Madrilgo Teatro Real eta Auditorio Nacional de Música, eta abar.

Egitarauak, urtero Vienan ospatzen den hitzordu tradizionalean inspiratua, balsaren erregearen obrarik ezagunenak eskainiko ditu, Napoleon, Loreen festa, Enperadorearen balsa eta Champagne.

Ez da faltako denen artean ospetsuena, Danubio urdin ederrean, ezta Radetzki martxa ere, zeina, publikoaren txaloek konpasatua, gaualdiko azkena izan ohi den.

Musika denboraldiko ekitaldirik irrikatuenetako bat da kontzertu hau, inguratzen duen festa giro apartarengatik eta urtero aretoak betetzen dituen publikoaren parte-hartze handiarengatik.

Horrenbestez, komeni da lehenbailehen erostea sarrerak, urtero agortzen baitira Gabonetako opari perfektuaren bila dabiltzanen eraginez.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 43,00 € - 45,00 €

Iraupena: 150 min.

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera