Euskalduna Jauregia. Pinocchio - Moscow State Ballet - Ballet for Children

  • Noiz

    2020/01/03

  • Ordua

    17:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sustatzailea: NK Producciones

Balletaren magiak agertoki gainera eramango du umeek gustukoen duten maitagarri-ipuinetako bat: Pinocchio; benetako umea bihurtzeko ametsa duen egurrezko txotxongiloaren istorioa.

Gepetto zurginak sortu zuen; izan ere, ume bat edukitzea zuen amets.

Pinocchiok tailerretik ihes egingo du, eta abentura ugari biziko ditu zenbait pertsonaia exotikoren eskutik: txakurtxo bat, kilker hizlari bat eta Maitagarri Urdina, zeinak txotxongiloaren sudurra hasaraziko duen, hark gezurra esaten duen bakoitzean.

Ikus-entzuleek bidaia hunkigarria biziko dute, asmamen handiko koreografiari, xarmari eta irudimenari esker; txotxongiloak arrisku eta tentaldiei aurre egingo die, kostalde arrotzak bisitatuko ditu, eta balea baten barruan ere sartuko da.

Umeen eta helduen bihotzak liluratuko ditu ballet honek; izan ere, munduan leku bat duela eta ametsak egia bihurtzen direla deskubrituko du, azkenik, egurrezko txotxongiloak.
 

Ordutegia

17:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 36,00 € - 38,00 €

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera