Euskalduna Jauregia. The Amazing World of Ennio Morricone

  • Noiz

    2019/12/16

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Hollywood Symphony Orchestra

Hollywoodeko soinu-bandarik onenak

Por un puñado de dólares, La muerte tenía un precio, El bueno, el feo y el malo, Érase una vez en América, Los odiosos ocho… eta Ennio Morriconek konposatutako beste soinu-banda handi batzuk zine-aretoetatik aterako dira, eta areto sinfoniko batera heldu; izan ere, irudietatik harago bizitza propioa dutela erakutsiko dute.

Hollywood Symphony Orchestrak aurkeztuko duen egitarauak zinemazale guztiak asko poztuko ditu, baina baita musikazaleak ere orokorrean, zazpigarren artearen historian gehien ikusi eta saritu izan diren filmetako batzuk ospetsu bihurtu zuten betiereko melodiekin.

Memoria kolektiboaren parte diren eta bere garaian filmek eragin ziguten zirrara eragiten jarraitzen duten pieza unibertsalak.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 47,00 €

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera