Euskalduna Jauregia. Album de Zarzuela - Antología

  • Noiz

    2019/08/15(e)tik 2019/08/19(e)ra

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Album liriko bat eskainiko diegu ikus-entzuleei; bertan, gure generoko saio ospetsuenetako asko ikusi eta entzun ahal izango dituzte.

Errepertorioa zarzueletako pieza ospetsuek osatzen dute, besteak beste: La Corte de faraón, Marina, La tabernera del puerto, La rosa del azafrán, eta beste hainbatetakoak.

Horiei, musika-emanaldiak lotuko dituzten Zarzuelako testu dibertigarriak gehituko dizkiegu.

Estatu osoan zehar eta mugaz gaindi aritu izan da ikuskizuna, abeslari eta aktore talde bikainarekin, Zarzuelaren urrezko garaiko konpositore eta idazle onenetan oinarrituta.

Oso modu berezian osatuta dago, eta publikoak inoiz ez bezala gozatuko du antologia original honetan.

Gainera, oraingoan Tenorissimusen kolaborazioa izango dugu.

Hiru tenor handi eta dibertigarrik osatutako talde horrek ikuskizuna osatuko du, eta gure musikarik berezkoenaren, Zarzuelaren, doinuek bihotzean dar-dar egiten dutela sentituko dute ikus-entzuleek.
Zarzuela albuma. Antologia.

Luis Fernández de Sevilla konpainia

  • Artistak:
    • Tenorissimus (Lorenzo Moncloa, Adolfo Nieto eta Gabriel Blanco)
    • Hevila Cardeña
    • Antonio Torres
    • Ángel Castilla
    • Mariana Isaza
    • Laura La Caletaren koadro lirikoa
    • Bilboko abesbatza lirikoa
    • Bilboko orkestra lirikoa
  • Talde artistikoa:
    • Ikus-entzunezkoen diseinua: Isabel García
    • Musika-zuzendaria: César Belda
    • Zuzendari artistikoa: Lorenzo Moncloa
    • Aholkularitza lirikoa: Nieves Fernández de Sevilla

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:

35,00 €

Iraupena: 100 min.

Euskalduna Jauregia. Abandoibarra Etorbidea, 4. 48011 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera